ESKER ONEAN
 
 
     Behar hau zelan edo halan gauzatu bada lagun askoren adore, laguntza eta aportazioei esker izan da. Bakiotarrei eskerrik bihozkorrenak!
 

     Bakioko Udala behar honen eragilea izan da, ideia eurena izan zen eta berau argitaratzeko zama ekonomikoa eurek hartu dute euron gain. Eskerrik asko Kepa Uriarteri eta bertako euskara teknikaria den Joseba Terrerosi, udalagazko hartuemonetan lagunak izan direnak.

     Informatzaileak topatzen urteetan zehar lagundu didatenak Maribel Zamakona, Virginia Bilbao, Joseba Bilbao eta Inma Hernáez izan dira. Behar hau ez zen burutuko hala ere, Iñaki Martiarturen laguntza barik, berak Bakio osoa ezagutu ezeze, maitatu ere egiten du, informanteek begirune itzela diote eta begirune horri eskerrak ate guztiak zabalik eduki ditugu. Iñakik kontaktuak egin eta nigaz elkarrizketa guztiak entzun ditu. Han-hor-hemen entzundakoak eta jasotakoak helarazi dizkit esku zabaltasunez, penaz lotu da Iñaki gurea ondino edadeko batzuekana joan ez garelako, hemendik joan egingo garela agindu gura diot.

    Esther Elgoibarrek, betiko legez, domekan domekan eroaten izan nau eta itxaroten izan dit; horrezaz ostean, gauzek, uste gaina ondo, irteten izan ez dutenean adore ematen izan dit. Eskerrik asko Txobernen begire emoneko hainbeste ordurengatik.

     Azkenik, euren jakitate osoaren zidurriak eman dizkidatenen tertzioa, etxe guztietan ezin hobeto hartu eta ondo esan didatenak, behar honen protagonistak, inoiz euren herrian txokoratuta sentitzen diren informanteak dira benetako egileak. Denei eskerrik beroenak. Gora zuek!!

ABIO AGIRRE, Feliziana (81)
ABIO LASA, Andres (83)
AGIRRE AZKORRA, Asun (65)
AGIRRE ORMAZA, Pedro (81)
ANTXUSTEGI, Jose Mari (80)
AZKORRA BARTUREN, Mari Karmen (50)
AZKORRA BARTUREN, Juanita (48)
BARTUREN ABIO, Juana (74)
BARTUREN SASIAIN, Mari (88)
BARTUREN SASIAIN, Agustin (83)
BARTUREN SASIAIN, Luzio (78)
BARTUREN URIARTE, Kontxa (75)
BILBAO ARRIETA, Fermin (62)
EGILUZ BASTERRETXEA, Inaxio (70)
GARAI ORMAZA, Eduardo (84)
GARAI URIAGEREKA, Mari Tere (64)
IBINAGA AURREKOETXEA, Felisa (72)
IBINAGA AURREKOETXEA, Juan (70)
IBINAGA AURREKOETXEA, Modesta (63)
JAUREGIZAR ELORRIAGA, Jesus (89)
LARRAZABAL UNIBASO, Maria Luisa (96)
MEÑAKA URIARTE, Benito (81)
SANTANA ITURAIN, Sabina (83)
OLASKOAGA MARDARAS, Fernando (80)
OLASKOAGA MARDARAS, Maria (77)
OLAZAR BENGURIA, Jesus (60)
OLAZAR BENGURIA, Andres (57)
ORMAZA RENTERIA, Nieves (69)
ORMAZA RENTERIA, Isabel (66)
ORMAZA RENTERIA, Jose Mari (64)
ORMAZA RENTERIA, Juan (58)
ORMAZA, Jon (45)
ORDORIKA, Jose Mari (49)
RENTERIA AGIRRE, Mari Asun (37)
URIAGEREKA LASA, Nikolas (92)
URIAGEREKA ORMAZA, Bitori (62)
URIARTE ABAROA, Eugenio (88)
URIARTE BASAÑEZ, Martina (72)
URIARTE INTXAUSTI, Txomin (82)
URRUTIA BARTUREN, Josu (63)
ZABALA, LARRAZABAL, Mario (74)
ZABALA, Enrike

 
 
Aurkibidea