Ondo etorri Bizkaieraren Bideotekara.

Berton, Bizkaiko herrietan egiten dan euskeraren barri izango dozu hainbat modutara: grabazinoak entzunez, testuen transkribapenak eta barriemoilearen datuak ikusiz, eta abar. Material guztia aurkitzeko bilatzaile bat erabiliko dozu, eta bertan testu moeta, herria edo eskualdea aukeratuz, zeuk gura dozun materialea lortuko dozu, hala nola, kantak, ipuinak, esaldiak, narrazinoak, esakuneak. Erabiltzaile aurreratuak bilaketa aurreratuko tresna bat be eukiko dabe.

Bideoteka honen bidez, parebako altxorra dan Bizkaiko euskerea guztion esku itxi gura dogu, gaur egun bizkaiko herrietan egiten dan euskera hori; era berean, jadanik iragana dan bizimodu eta mundu baten erakusgarri izan daiteke Bideoteka honetan aurkituko doguna. Bizkaieraren Bideoteka honen bidez, datozan belaunaldiek Bizkaiko euskerea, guztion euskerea zelakoa dan eta izan dan jakitea gurako genduke, gure hizkuntzaren geroa atzera eta herrira begiratu barik jorratu ez daiten.

Bilaketara sartu

Garatuta:

EHU - Aholab

Babeslea:

Bizkaiko Foru Aldundia