--> ALAIBATZA.MID <-- MIDI fitxategi bat da. Bertan grabatutako instrumentoak: - Bateria - Bajua - Pianoa Fitxategi honetan MIDIaren abantaila bat erraz ikusi daiteke, bere neurria hain zuzen. Soinua beharbada ez da benetakoa bezalakoa, baina kontutan hartu behar da ez dela banku berezirik erabiltzen, General MIDI bakarrik. Bere neurria 23,1 KB-takoa da. --> ALAIBATZA.MP3 <-- MP3 fitxategi bat da, aurretik WAVE bezala grabatutakoa. WAVE formatoa grabatzerakoan estereoan 44,1KHz eta 16 bitekin grabatutakoa. Bertan grabatutako instrumentoak: - Gitarrak - Saxoa - Ahotsak - Aurreko MIDI fitxategia, instrumentu bakoitza pista bat bailitzan Gero MP3 formatoan 128Kb/seg kalitatearekin kodifikatua. Bere neurria 3,26 MB-takoa da. WAVE formatoan 10 aldiz gehiago izango zuen neurritzat gutxigora-behera.