Aurrekoa
Animaliak
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
ANIMALIAK
 
 
UGAZTUNAK
TXORIAK
NARRASTIAK - ANFIBIOAK
ARRAINAK
ITSASKIAK
INTSEKTUAK
 
 

15.1. UGAZTUNAK

 
“Egun beten e, girrintzeka, arratoye, olau arratoye, girrintzeka, parra ganien, arik e, eta ogigastaye atzeik, ta kask! koxi seuen, sikue!” - (Egun baten, girrentzeka, arratoia, holako arratoia, girrentzeka, parra gainean, handik, eta ogigaztaia atzetik, eta kask!, harrapatu zuen, seko!) 
   
“Ta kirikolatzak dxan, illundidxen, beti urtete ixen deu, iretargi argidxe dauenien, beti kirikolatzak” - (Eta kirikolatzak jan, ilundean, beti irteten izan du, iretargi argia dagoenean, beti kirikolatzak jan) [txakurrak kirikolatzak ilargi argiagaz harrapatzen ei ditu] 
 
 
  • konejue: konejua 
  • kuidxe: kuia 
  • loboa: otsoa 
  • lukidxe: lukia 
 
“Lengoan txakurrek eusike ta, onek txakurrek ser dabille ba! eta ra altze ta, dxoanitzen, ta amen deku piper apur bet, piper salle ba teku, eta lukidxe ortik, baye... txakur bi ekar neusen atzetik, bieri be ukuturi barik paseu, luki asko dau!” - (Lehengoan txakurrak ahausika eta, txakur hauek zer darabilte ba! Eta ra altxatu eta, joan nintzen, eta hemen daukagu pipar apur bat, pipar saila bat daukagu, eta lukia hortik, baina... txakur bi ekarri nituen atzetik, bieri ere ikuturik barik pasatu, luki asko dago!) 
 
“Lukidxe pere bai, lukidxek gabetan asmetan dire ta, alorike dauenien seuser falta deu a pere, emie falta deu edo arra falta deu” - (Lukiek ere bai, lukiak gauetan asmatzen dira eta, alaurika dagoenean zerozer falta du hark ere, emie falta du edo arra falta du) 
   
“Dxoanitzen astoas bedarretan, ta ibil nitzen bedarra ebaten ta ene! saguek danak, i, i, i, girrentzeka asmetan sien, ta aitxe defuntueri entzunte euki neuen saguek eta abiaten direnien ogigastaye paraje dala, eta non aditxuten doten eta olan bedarretan burue altzeta on san ogigastaye baye dxisturi moduen eskapate idxien a, saguek danak, ukutu orduko iltxen ditxus, amen on giñen gu egun beten tejabanan, ta len amen kuartue dauen lekuen ba sera, bodegie egon san, eta gu or egon giñen ta, ene! piotxu betzuk ixen sien, eta bagoas eta egon sien amairu ollosko a, bueno bardingotxuek, olloas, eta baye miñutu beten barrun, axe saratatxue danak iltxe tope gendusen, emen ogigastaye egon da ba, eta bakixu non ikusi gendun? lastaiko tranpie bedar sikue botaten gendune, antxe ganien egon san eguskidxe artzen ogigastaye.” - (Joan nintzen astoagaz belarretan, eta ibili nintzen belarra ebagitzen eta ene! Saguak danak i, i, i, girrentzeka asmatzen ziren, eta aita difuntuari entzunda eduki nuen saguak eta abiatzen direnean agigaztaia paraje dela, eta non aditzen dudan eta holan belarretan burua altxatuta egon zen ogigaztaia baina juzturi moduan eskapatu egin zuen, saguak denak, ikutu orduko hiltzen ditu, hamen egon ginen gu egun baten tejabanan, eta lehen hamen gela dagoen lekuan ba zera, sotoa egon zen, eta gu hor egon ginen eta, ene! Piotxo batzuk izan ziren, eta bagoaz eta egon ziren hamahiru oilosko, beno bardingotxoak, oiloagaz, eta baina minutu baten barruan, haxe zaratatxoa denak hilda topatu genituen, hemen ogigaztaia egon da ba, eta badakizu non ikusi genuen? lastategiko tranpa belar sikua botatzen genuena, hantxe gainean egon zen eguzkia hartzen ogigaztaia) 
 
“Egun beten e, girrintzeka, arratoye, olau arratoye, girrintzeka, parra ganien, arik e, eta ogigastaye atzeik, ta kask! koxi seuen, sikue!” - (Egun baten, girrentzeka, arratoia, holako arratoia, girrentzeka, parra gainean, handik, eta ogigaztaia atzetik, eta kask!, harrapatu zuen, seko!) 
“Ogigastaye, abarka sarrak erreta desaparesidu in da" - (Ogigaztaia, abarka zaharrak erreta desagertu egin da) [Ogigaztaia uxatzeko era ei da hau] 
“Baserridxen amen, kamaran egonta dau ogigastaye, aor, segidu otzien a, mutillek Florenek, Bitorrek eta, eta or sator suloan sartu, ta erre itxen deurie abarketa, edo orrek e, goma sarrak erre ta desaparesidu itxen da” - (Baserrian hamen, kamaran egonda dago ogigaztaia, haor, segitu zioten, mutilek Florenek, Bitorrek eta, eta hor sator zuloan sartu, eta erre egiten dute abarketa edo horiek, goma zaharrak erre eta desagertu egiten da) 
“Ze ogigastaye dauen lekuen arratoirik esta egoten e!” - (Ze ogigaztaia dagoen lekuan arratoirik ez da egoten e!)
   
“Pisti txarren batzuk entzuten ditxuselako, edo bakarri tauelako, txakurre bakarrik dauenien negarres egoten da” - (Pizti txarren batzuk entzuten dituelako, edo bakarrik dagoelako, txakurre bakarrik dagoenean negarrez egoten da) 
“Orre pere, estutueskeron danak, ara pistidxe gustidxek itxen deure estutueskeron danak, onak ixenta be” - (Horiek ere, estutuz gero denek, hara piztia guztiak egiten dute estutuz gero denek, onak izanda ere) 
   
“Orrek atxurregas egon, begire, goxien, eguskidxek urten ordureko en jeneral esaten dxen orrek, ta gero egurdatien amaiketarik amabidxetara, ta orduen sur on, ta eguskidxe sartudxeran be bai, ni akortanas sure aitxe ta nire aitxitxe ta onek danak ote siren beti, ba amabidxek ingeruen dxoate sien solora, atxurre artun lepoan ta satorra koistan” - (Horiek atxurragaz egon, begire, goizean, eguzkiak irten ordurako gehienetan esaten zuen horrek, eta gero egurdatean hamaiketarik hamabietara, eta orduan zuhur egon, eta eguzkia sartueran ere bai, ni gomutatzen naiz zure aita eta nire aitaita eta hauek denak egoten ziren beti, ba hamabiak inguruan joaten ziren sorora, atxurra hartu lepoan eta satorra hartzen) 
   
Aurrekoa
Animaliak
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
 

15.2. TXORIAK

 
“Orrek egoten siren, edo artatxoridxek edo eloyek edo, serak abidxek itxen basitxusen, ayen abidxetara dxoan ta arrutzek, kanpora ataraten sitxuesan, estaitx eurek itxeko abidxie edo.” - (Horiek egoten ziren, edo artatxoriak edo elaiak edo, zerak habiak egiten bazituen, haien habietara joan eta arraultzak, kanpora ateratzen zituen, ez dakit ez dakit eurek egiteko habia edo) 
   
“Eloik etorten dire ta emen itxen txues a, arrutzek eta gero urteten deure txikitxuek, ta aik asten dienien ai padoas ostabere” - (Elaiak etortzen dira eta hemen egiten dituzte, arraultzak eta gero irteten dute txikitxoek, eta haiek hazten direnean haiek badoaz ostabere) 
   
"Jesukristori epetxak kaka itzen buruen, ta eloyek kendu iotzen" - (Jesukristori epetxak kaka egin zion buruan, eta elaiak kendu egin zion) [Hau ipuin baten zatia da] 
   
“Enei! sokorru itxen deu, konteste itxen deu, konteste itxen deu geuontzak” - (Enei! sokorru egiten du, erantzun egiten du, erantzun egiten du gauontzak) 
 
 
  • gautxoridxe: gautxoria 
  • itxes-antzarra: itsas antzarrak 
  • itxes-potorroa: itsas potorroa 
  • itxos-antzarra: itsas antzarra 
  • itxos-potorra: itsas potorroa 
  • itxostxoridxe: itsas txoria 
  • jilgeroa: jilgeroa 
  • kalandrie: larra txoria 
  • kastilla sosoa: gaztela zozoa 
  • krispillue: krispilua 
  • kukue: kukua 
 
“Kukuek arrotzie epetxan a, abidxen itxen deu, epetxak abidxie itxen deuenien kukuek arrotzie epetxan abidxen itxen deu, eta epetxak asten deu kukue, eta gero kukue paretan danien martxan berak dxaten deu lelengo amordie” - (Kukuak arraultza epetxaren, habian egiten du, epetxak habia egiten duenean kukuak arraultza epetxaren habian egiten du, eta epetxak hazten du kukua, eta gero kukua paratzen denean martxan berak jaten du lehenengo amaordea) 
"Kukuek itxen deu txinyorran abidxen arrutzie, berak esteu abirik itxen ak, alperra dala esaten deure kukue, iñoen abidxen ta, txinyorrak asten dotzo kukue, berak es" - (Kukuak egiten du txindorraren habian arraultzea, berak ez du habiarik egiten hark, alperra dela esaten dute kukua, inoren habian eta txindorrak hazten dio kukua, berak ez) 
   
"Ene! okille dau kantetan, denpora txarra dator" - (Ene! okila dago kantatzen, eguraldi txarra dator) 
   
Aurrekoa
Animaliak
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
 

15.3. NARRASTIAK-ANFIBIOAK

 
“Uretan etorten da ori lupue” - (Uretan etortzen da lupu hori) 
   
“Muskerrak abise itxen deu sugoye badau paraje” - (Muskerrak abisatu egiten du sugoia badago paraje) 
 
“Muskerra, arbolara idxeten badeu sugoye bajetan ei deu” - (Muskerra, arbolara igaten badu sugoia bajatzen ei du) 
“Muskerra agertuten danien, euridxe dator, truboye truboye datorrela, orrek musker berdiek agertuten dienien truboye, trubon itxen deuela” - (Muskerra agertzen denean, euria dator, truboia truboia datorrela, horiek musker berdeak agertzen direnean truboia, truboi egiten duela) 
   
“Andra batek umie beti negarres, ta argaldute ta negarres, ta beti negar ta negar, geubien, ta itxen ei dxen berak sugoyek andrieri bulerra edan, titidxe, esnie edan eta umieri bustena emon agora.” - (Andra batek umea beti negarrez, eta argalduta eta negarrez, eta beti negar eta negar, gauean, eta egiten ei zuen berak sugoiak andreari bularra edan, titidxe, esnea edan eta umeari buztana emon ahora) 
“Emen Bakidxon bei bet esta? eta beti beidxe esne barik etzera, esne barik etzera eta, gero guardie in tzien beidxeri, eta itxen ei dxotzen beidxeri isterrien batu eta esnie edan, errapetik edan, eta errapie utzitxu arte, sugoi itzela aurki!” - (Hemen Bakion behi bat ezta? Eta beti behia esne barik etxera, esne barik etxera eta, gero guardia egin zioten behiari, eta egiten ei zion behiari istarrean batu eta esnea edan, errapetik edan, eta errapea hustu arte, sugoi itzela aurki!) 
“Sugoi asko dau, loi dau basoa ta, orrek loi gure deu, bai ser galdu den asko? erbidxe, erbirik estau, sugoyek asko, muskerra ta sugoye ta ortariko eskandalu, loi dau te, orrek sastrakie gure deure, loi gure deure egon orrek” - (Sugoi asko dago, lohi dago basoa eta, horrek lohi gura du, baina zer galdu den asko? Erbia, erbirik ez dago, sugoiak asko, muskerra eta sugoia eta horretariko derditxe, lohi dago eta, horiek sastraka gura dute, lohi gura dute egon horiek) 
Beste baten honako hau jazo ei zen. Jataben batek sugoi kumea irentsi zuen eta barruan hazi zitzaion; sogoiak odol hotza daukan lez, bera bere beti izaten zen hotz, akabuan hil egin zen. Sugoiak segidu egiten du eta bidea itxi ere bai: 
 
“Egun beten gure amari astoas dxoan eta, ortik serien, estratzan, eskiñarik eskiñara plante dxaken ta itxi es” - (Egun baten gure amari astoagaz joan eta, hortik zerean, estratzan, eskinarik eskinara plantatu zitzaion eta utzi ez) 
“En jeneral gorta batzutan orrek sugoyek urtien urtien egoten dies” - (Gehienetan gorta batzuetan sugoi horiek urtean urtean egoten dira) 
“Saspilloan, itxen txus orrek a, umiek edo, ta satzak ataraten dienien, an tope sitxusen koñetuek, urtien urtien topeta seuen, saspilloak gortan eote sien, oiñ estie oten baye, ta antxe saspilloan, ta urtien urtien esate seuen oten dala sugoye” - (Sats piloan, egiten ditu horrek, umeak edo, eta satsak ateratzen direnean, han topatu zituen koinatuak, urtean urtean topatzen zuen, sats piloak gortan egoten ziren, orain ez dira egoten baina, eta hantxe sats piloan, eta urtean urtean esaten zuen egoten dela sugoia) 
“Amari entzun in tzet iños esnie edan tzola bulerra edan tzola” - (Amari entzun egin diot inoiz esnea edan diola bularra edan diola) 
 
  • ugarasidxoa: urgarixoa 
  • uregaridxoa: urgarixoa 
  • usena: izaina 
 
“Itzela tire orrek, ori bai pasadisu, emen etze baten egonitzen ni kridxedu te, neuk esanotzen usabari, ene! orrek a bedxe agoatik odoletan dau, ba orrek bedxek usena, ba eukidxen miñen aspidxen pegeta, ta ya ixen san a, ser esangotzu pa? au nire atzamarra lodidxau asko bere, eta beteta odolagas egon san, ta miñen aspidxen eukidxen engantxeta, sartu egur bet agoan eta arranketzen tenasakas oratu te arranketzen usena” - (Itzelak dira horiek, hori bai pasadizua, hemen etze baten egon nintzen ni kriadu eta, neuk esan nion uzabari, ene! behi horrek ahotik odoletan dago, ba behi horrek izaina, ba eduki zuen mihinaren azpian inkatuta, eta ja izan zen, zer esango dizut ba? hau nire atzamarra lodiagoa asko ere, eta beteta odolagaz egon zen, eta mihinaren azpian eduki zuen engantxatuta, sartu egur bat ahoan eta arrankatu zion tenazakaz oratu eta arrankatu zion izaina) 
 
 
Aurrekoa
Animaliak
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
 

15.4. ARRAINAK

 
"Joer angirie! ori maitzien kuxute san a, orregas, antxobieas, geubes, angirie emen a, Andiñon ta, emen a, Fraide Atxe ta esaten dxakon lekue ta orrek onak siren angiretako, ta Longa be bai Longa bere ona, angirek itzelak! sarri ekarri txues orretati, geubetan, baye antxobiegas e!" - (Joer aingira! hori maiatzean hartzen zen, horregaz, antxobagaz, gauaz, aingira hemen, Andiñon eta, hemen, Fraide Atxe eta esaten zaion lekua eta horiek onak ziren aingiratako, eta Longa ere bai Longa ere ona, aingirak itzelak! sarri ekarri dituzte horietatik, gauetan, baina antxobagaz e!) 
   
"Angulek beti egon in dire, angulek errekan es, an, maria, allege bear deu, itxosokoa allege bear deu, itxosokoa allegetan dan lekuen, an, molle punten, lenau eskillerak egote sien bajetako ta ara, ayek eskillerak kuxuten ta imintxe san jentie" - (Angulak beti egon egin dira, angulak errekan ez, han, marea, ailegatu behar du, itsasokoak aileagtu behar du, itsasokoa ailegatzen den lekuan, han, moila puntan, lehenago eskilarak egoten ziren bajatzeko eta hara, haiek eskilarak hartzen eta ipintzen zen jendea) 
"Gero a, ganeti ibiltxe san arrastrie esaten dxakona be bai, pretrie ganeti nobera dala, sokiegas ta be bai, olan kuiste siren angulek" - (Gero, gainetik ibeltzen zen arrastrea esaten zaiona ere bai, petrea gainetik norbera dela, sokagaz eta ere bai, holan hartzen ziren angulak) 
 
  • arrankaridxe: arrankaria 
  • arrañe: arraina 
  • atune: atuna 
  • besegue: besegua 
 
“Sardaña sein txitxarroa sein besegue sein lebatza sein dana, askor askor askor aonetara, eta danak, danak atie dxota, ta erosi, ta posik, olan etzera be datorrena, nopera dxoan biarrien a, peskaderire, ba atera etortie, ta ademas egun beretakoa, peskaderikoa, jangoikoa taki noskoa!” - (Sardina zein txitxarroa zein besegua zein lebatza zein dena, hazkor hazkor hazkor haonetara, eta denak denak atea jota, eta erosi, eta pozik, holan etxera ere datorrena, norbera joan beharrean, arraindegira, ba atera etortzea, eta gainera egun beratakoa, arraindegikoa jangoikoak daki noizkoa!) [Bermeoko sardina saltzaileen gainerako dabil] 
   
"Kañaberiegas iños pase dxat niri Andiñon a, Andiñon, ordun kuxu itxe neuen asko, asko kuiste san, bota ordureko lulek eta, karraspidxoak esaten dxaken orrek, ta atxa bere akabuen serratu, uger urten bear, atxa pere neuri be tapeu iñ osten ta" - (Kainaberagaz inoiz pasatu zait niri Andiñon, Andiñon, orduan hartu egiten nuen asko, asko hartzen zen, bota ordurako lulak eta, karraspioak esaten zitzaien horiek, eta haitza bere azkenean itxi, uger irten behar, haitzak ere neu ere tapatu egin ninduen eta) 
   
"Lulek eta karraspidxoak eta durdo ta, amarrotzak" - (Lulak eta karraspioak eta durdoa eta, amarratzak) [hauek izan dira antza gehien harrapatzen izan diren arrainak eta itsaskiak]
   
"Muxerra, arrin gosoa dok, bai kuisten txues, ointxe bere, kuisten txues orrek muxerrak, ori de masidxegas kuisten deuena e? muxerra da, masidxe ekarten deure, ori antxobie edo, Bermioti ekarten deure masidxe esaten deure, antxobie, gatza edo emonta, dxo dxo dxo intxe, botaten deure, ta gero, gero aparejue gero karnadie bota, karnadiegas amue" - (Muxarra, arrain goxoa duk, bai hartzen dituzte oraintxe ere, hartzen dituzte horiek muxarrak, hori da masiagaz hartzen duena e? muxarra da, masia ekartzen dute, hori antxoba edo, Bermeotik ekartzen dute masia esaten dute, antxoba, gatza edo emanda, jo jo jo eginda, botatzen dute, eta gero, gero aparejoa gero beita bota, beitagaz amua) 
   
Aurrekoa
Animaliak
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
 

15.5. ITSASKIAK
 
  • amorrotza: amarratza 
  • karramarrue: karramarrua 
  • kiskillie: kiskila 
  • lapie: lapa:
 
“Bi edo egote siren lapak koxuten, lapak batuten seitxusen, bi edo iru” - (Bi edo egoten ziren lapak hartzen, lapak batzen zituzten, bi edo hiru) 
 

 
"Pertzebie, asko, orretan asko inyot neu pere pertzebatan ta gustetan ixen dxat, lenau a, asko ote san ganera, gerra eurreti asko, oiñ estau baye, asko ote san, se gitxi ibiltxe san ordun pertzebetan ta" - (Lanperna, asko, horretan asko egin dut neuk ere lanpernatan eta gustatzen izan zait, lehenago, asko egoten zen gainera, gerra aurretik asko, orain ez dago baina, asko egoten zen, ze gutxi ibiltzen zen orduan lanpernatan eta) 
   
"Bueno platuse aulau sabal sabal bat ixeten da, sabal bat platuse" - (Beno platusa haolako zabal zabal bat izaten da, zabal bat platusa) 
   
Aurrekoa
Animaliak
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
 

15.6. INTSEKTUAK

 
“Orrek tiretute estire kendu bear, burue lotzien da barruen, ostien kentzien badosu bere kuriso kendu bear dosu erara beren erara, es golpien, se an lotzien da, burue lotzien da barruen ta ak infestan deu” - (Horiek tiratuta ez dira kendu behar, burua lotzen da barruan, ostean kentzen baduzu ere kontuz kendu behar duzu beraren erara, ez golpean, ze han lotzen da, burua lotzen da barruan eta hark zoltzen du) 
   
"Eltxoak orrek pikeu, geubien be bai, orrek etzera bere sartzien dire, eltxoa txarra da, abitasiñoetan sartzien dire orrek, bentanie iritxe badau, geubien bere ta, urrumedie iñ alan ein txe pikeu seuri, eltxoa, geubes be topetan deu orrek personie" - (Eltxoak horrek pikatu, gauean ere bai, horiek etxera ere sartzen dira, eltxoa txarra da, logelan sartzen dira horiek, leihoa irekita badago, gauean ere eta, urrumada egin halan egin eta pikatu zeuri, eltxoa, gauez ere topatzen du horrek pertsona) 
   
“Espada urdiñe da eulidxe modukoa, makal makala baye ra! piketan tzu, ta orren pikedie gogorra da, bai beste espadie ta, estosu iños ekusi saldidxeri txe olan a? beterik, baye beste batzu taus eulidxe tire ayek eulidxek, orre pe piketan okerra tire” - (Ezpada urdina da eulia modukoa, makal makala baina ra! pikatzen dizu, eta horren pikada gogorra da, bai beste ezpada eta, ez duzu inoiz ikusi zaldiari eta holan? beterik, baina beste batzuk dagoz euliak dira haiek euliak, horiek ere pikatzen okerrak dira)
   
"Mamarro gorritxu antzeko lusetxue da ori, artesidxek alan atzien dekos alau bi, aginke itxen dxok ayekas, aixekas" - (Mamarro gorritxo antzeko luzetxoa da hori, artaziak halan atzean dauzka halako bi haginka egiten dik haiekaz, haiexekaz) 
 
  • mariposie: txirpilota 
  • maritxu talletako: maritxu tailetakoa, marigorringoa 
  • masmau sarie: masmau sarea 
  • masmaua: masmaua 
  • moskitxoa: eltxoa 
  • orrotza: orratza, orratzetera 
  • pikedie: ziztada 
  • saltamatxiñoa: saltamatxinoa 
  • sitze: sitsa 
  • sorridxe: zorria 
  • sorrikumie: bartza 
 
Aurrekoa
Animaliak
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa