Aurrekoa
Landareria
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
 
LANDARERIA
 
LANDAREEN ATALAK
ARBOLAK
BASA LANDAREAK
ORTUARIAK
FRUITUAK
GARIA
-
ARTOA
-
14.1. LANDAREEN ATALAK  
Aurrekoa
Landareria
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
 

14.2. ARBOLAK

 
"lenau ori itxe san, ba eixie itxeko ta, eixie ta, bostorrotza ta itxeko onak orrek, burdidxen a, burdi txikerran astoak eta, eitxe siren a, altzagas, maitzen ebaten dana ganera ixeten da, etxako itxen a, sitzik es olaurik, ta atxur girtena pe lenau itxe siren ayenak altza, seaitxik? ariñ ariñek ixete sien ariñ ariñek" - (lehenago hori egiten zen, ba exea egiteko eta, exea eta, bostorrotza eta egiteko onak horiek, burdiaren, burdi txikarraren astoak eta, egiten ziren, altzagaz, maiatzean ebakitzen dena gainera izaten da, ez zaio egiten, sitsik ez holakorik, eta atxur girtenak ere lehenago egiten ziren harenak altza, zergatik? arin arinak izaten ziren arin arinak) 
   
“ametza aritxien modukoa da" - (ametza haritzaren modukoa da) 
 
  • arbolie: arbola 
  • aretxa, aritxe, aritxie: haritza 
  • arkasidxe: arkazia 
  • artie: artea 
  • burbuxie: gurbixa 
  • eukalitoa: eukalitua 
  • eukelitrue, eukalitue: eukalitua 
  • fagoa: fagoa, pagoa 
  • frutarbolie: frutu arbola 
  • gastañie: gaztaina 
  • gorostidxe: gorostia 
  • gorostikidxe, gorostokidxe: gorostokia, gorostia 
 
"eta gero proibidu ein dxien ebaten ta ingiruek baye alan ta gusti bere nik estaitx onek piñuek eta orrek galdu deure ori, gorostokidxe" - (eta gero galazo egin zuten ebakitzen eta inguruak baina halan eta guzti ere nik ez dakit pinu hauek eta horiek galdu dute hori, gorostia) 
"ostantzien arboliek ori, lenago orrek a, useta siren, gorostokidxek, bursotzak itxeko, bursotza gogorrak!" - (osterantzean arbolak hori, lehenago horiek, erabiltzen ziren, gorostiak, burzotzak egiteko, burzotza gogorrak!)
   
“leixarra egur ona san sikuten eukitxen basan, baye isten baosu kanpoan, esate baterako iru lau egunien, ta barruen beste iru lau egunien ta gero beste iru lau egunien kanpoan, leixarrak esteko bixirik, leixarrak barruen egon bear deu beti" - (leizarra egur ona zen sikutan edukitzen bazen, baina uzten baduzu kanpoan, esate baterako hiru lau egunean, eta barruan beste hiru lau egunean eta gero beste hiru lau egunean kanpoan, leizarrak ez dauka bizirik, leizarrak barruan egon behar du beti) 
   
“orrek il siren basoak dxantzi direlako, len baso garbidxek egon siren, baye oiñ piñue ta eukalito daule ba baso lodxe" - (horiek hil ziren basoak jantzi direlako, lehen baso garbiak egon ziren, baina orain pinua eta eukalitoa dagoela ba baso lohia) 
   
"sagatza be bai ona, sagatza pere, atxurren girtenak itxeko oraiñ esta itxen se oraiñ intxe ekarten txues bakixu" - (saratza ere bai ona, saratzak ere, atxurren girtenak egiteko orain ez da egiten ze orain eginda ekartzen dituzte badakizu) 
   
"urritxe pai, ostoak eitxeko, bai itxe sien urritxek, ostoak eta..., lenau burdidxeri be itxen dxakosen aik alboko olak orrexekas" - (urretxak bai, estoak egiteko, bai egiten ziren urretxak, estoak eta..., lehenago burdiari ere egiten zitzaizkion haiek alboko olak horiexekaz) 
   
Aurrekoa
Landareria
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
 

14.3. BASA LANDAREAK

 
"ori e, keba! orrek a, sasidxe modukoa dok ori sasidxe moduko arkasatzak" - (hori, bai zera! horiek, sasia modukoa duk ori sasia moduko arkasatzak) 
 
  • asta matza: asta mahatsa 
  • asune: asuna 
  • batana: batana 
  • berbena bedarra: berbena belarra 
  • berbenie: berbena
 
“oridxoa bota sarten batera kullaratxu bet edo apurtxu bet, olau berbenak, bedar partide bat olan artu te, itxon, itxon, eta eskutxu bet bedar, berakas bat, agintxu bet edo bi berakatz, satitxu eta bota ser batera, sarten batera, oridxo gitxi, oridxo gitxi, apurtxu bet, eta apur bet sertuten direnien orrek berakatzak atara, eta itxen da gero orrek serak bota, berbenak bota, artasidxekas txikitxu, dore apurtxu bet eta atara ta imiñi trapu beten ganien, gero artu arrutze baten suringoa, batidu, ta an nastien bota ganera, ta ori imiñi miñe itxen dan lekuen, egunien baten baye saspi sortzi egunien" - (orioa bota zartagin batera koilaratxo bat edo apurtxo bat, holako berbenak, belar partida bat holan hartu eta, itxaron, itxaron, eta eskutxo bat belar, berakatz bat, hagintxo bat edo bi berakatz, zatitu eta bota zer batera, zartagin batera, orio gutxi, orio gutxi, apur bat, eta apur bat zertzen direnean horiek berakatzak atera, eta egiten da gero horiek zerak bota, berbenak bota, artaziakaz txikitu, doratu apur bat eta atera eta ipini trapu baten gainean, gero hartu arraultza baten zuringoa, irabiatu, eta han nahastean bota gainera, eta hori ipini mina egiten den lekuan, egunean baten baina zazpi zortzi egunean) 
   
“orrek enplastu bedarrak orrepeño obarik mundun bere estau" - (horiek enplastu belarrak horiek baino hoberik munduan ere ez dago) 
   
“erañotza e, erañotzak ixen bear deu, erañotzak beste landararik es, ta gero ayek erañotzak bereinketuten dire ba, eleixan, ta ain eutze da gero eutze emoten doskuena" - (ereinotza, ereinotzak izan behar du, ereinotzak beste landararik ez, eta gero haiek ereinotzak bedeinkatzen dira ba, elizan, eta haien hautsa da gero hautsa emoten digutena) [hautsen egunari buruz dabil] 
   
  • irie: ira 
 
   
“kañubera taus e, batzuk esaten dxakonak orturekoak orrek lodidxek, ta gero beste batzu taus, banbu esate tzienak arrantzekuek, one ties, arrantzan itxekoa tire onek e, dekiesenak orridxek, berde berde berdiek eta serratu serratu, orrek esteko orririk, gitxi dekos, errama batzu tekos, orrek bestie tekos berde berde berdiek." - (kainuberak dagoz, batzuk esaten zaienak orturakoak horiek lodiak, eta gero beste batzuk dagoz, banbu esaten dietenak arrantzakoak, hauek dira, arrantzan egitekoak dira hauek, dauzkatenak orriak, berde berde berdeak eta zarratu zarratu, horrek ez dauka orririk, gutxi dauzka, adar batzuk dauzka, beste horrek dauzka berde berde berdeak)
   
"kirris karratzak, esaten tzeguen, bedarra, ba, kukuena, san jose lorak, be bai, badaus, san jose lore, ta kuku fraka pe badaus orrek bedarrak, bedarrak badaus" - (kirris karratzak, esaten genien, belarra, ba, kukuena, san jose loreak, ere bai, badagoz, san jose lorea, eta kuku prakak ere badagoz horiek belarrak, belarrak badagoz) 
   
"otabarrak, labarako, labasu itxeko ta, txaparako be bai" - (otabarra, laberako, labasu egiteko eta, txaparako ere bai) 
   
"astien astien dxoan bear ixete san ordun basora otien bille, aspigarridxe ganadueri imintxeko" - (astean astean joan behar izaten zen orduan basora otearen bila, azpigarria ganaduari ipintzeko) 
 
  • otasarra: otazarra 
  • pasmo bedarra: pasmo belarra 
  • perretxikoa: perretxikoa 
 
[perretxikoak] "aur geurien, etzeaurrien bateri urten tzo, arbola bateri, txopoa edo orretariko bateri, orrenak dxan itxen dire orrenak ona tire, aur, barridxen eurrien dauena, arbolieri urteten tzos, orrek, bai!, onak, onak ganera" - (haor geurean, etxaurrean bati irten dio, arbola bati, txopoa edo horietariko bati, horrenak jan egiten dire horrenak onak dira, haor, berriaren aurrean dagoena, arbolari irten diote, horiek, bai!, onak, onak gainera) 
"arbolieri e, arbolien urteten tzos olan a, orretarikoak ganera, tabloyek eintxe bere, orrek arbola klasiek lurretan sartute perretxikoak emoten txus" - (arbolari, arbolean irteten dizkio holan, horietarikoak gainera, tabloiak eginda ere, arbola klase horrek lurretan sartuta perretxikoak ematen ditu) 
   
“dxoan olan basotik, basotik basotik eta bueno, ta alau beten, frakatik sasi betek oratu ei otzon, ta on begire, ta begire, ta begire, onek ser esango te dost niri txe estaitx ser ta badiñost, egon ei sen, aditxu ei seuen ta sasidxe kaguen la letxe! koxu kutxilloa ta ra ebai i seuen" - (joan holan basotik, basotik basotik eta beno, eta halako baten, frakatik sasi batek oratu ei zion, eta egon begira, eta begira, eta begira, honek zer esango ote dit niri eta ez dakit zer eta badinost, egon ei zen, aditu ei zuen eta sasia kaguen la letxe! hartu kutxiloa eta ra ebagi ei zuen) 
   
“siridxe da, basoan, ure ta dauen lekuetan urtetan deure orrek berde berde berdiek, puntedunek, orre tire siridxek emen." - (zihia da, basoan, ura eta dagoen lekuetan irteten dute horiek berde berde berdeak, puntadunak horiek dira zihiak hemen) 
 
Aurrekoa
Landareria
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
 

14.4. ORTUARIAK

 
"berakatzak ederrak! sarri kuxute nau neu bere, berakatzak, bai gorriñe itxen dxake, ori ya gero berakatzak a, donietako oten dire orrek ya martxan, ederrak, onek a, au leku ona da berakatzak eta kuisteko, berakatzak gure deu lurre, lurre gogorra ta en jeneral orti Mendigunen ta orretan ixete san berakatz asko, Mendigune eta Itxurridxen eta orretan, Sabalen eta, lur gogortxue, orre tire berakas lurrek gogortxue, onek, lur fasilletan esteu gure" - (berakatzak ederrak! sarri hartuta nago neu ere, berakatzak, baina gorrina egiten zaie, hori ja gero berakatzak, donienetako egoten dira horiek ja martxan, ederrak, hauek, hau leku ona da berakatzak eta hartzeko, berakatzak gura du lurra, lurra gogorra eta gehienetan hortik Mendigunen eta horietan izaten zen berakatz asko, Mendigune eta Itxurrien eta horietan, Zabalen eta, lur gogortxoa, horiek dira berakatz lurrak gogortxoa, hauek, lur errezetan ez du gura) 
   
“kasu beterako erremolatxak, olau galdara andi beten egosi itxe siren, gero bota askara, aska txikerrak, ta an txikertu, ta bota ure ta imiñi txe gero bota saku bete urun, ta naste naste naste itxe san a, osalie ori ixete san" - (kasu baterako erremolatxak, holako galdara handi baten egosi egiten ziren, gero bota askara, aska txikarrak, eta han txikartu, eta bota ura eta ipini eta gero bota zaku bete irin, eta nahastu nahastu egiten zen hura, osala hori izaten zen) 
   
“esparraguek atxiñe galdu sien emen" - (esparragoak antzina galdu ziren hemen) 
“orrek e, biar andirik esteko e, itxen dires sotoak ba, selan esango dot, burpil beten, kotxien burpillen a, olan iñ, ta itxen da ba atara lurre, ta sakondu, ta imiñi, bota satza, eta gero planteu a, landarie imiñi, eta seragas, arie ganera, ariegas iñ a, olan txotorra, sera, meta moduen, eta gero, alan ixete san, eta gero urtetan deu udebarridxen, ba, esparraguek, ta gero atara, ba, alan arrakalatu itxen deu a, datorren esparraguek gora, igerten da, bille ibilli biarrik estau, arrakalatu itxen da olan arie, ta iñ, olan apur bet atara ta, koisten su esparrague, fasil fasil atara" - (horrek, behar handirik ez dauka, egiten dira sotoak ba, zelan esango dut, burpil baten, kotxearen burpilean, holan egin, eta egiten da ba atera lurra, eta sakondu, eta ipini, bota satsa eta gero landatu, landara ipini, eta zeragaz, harea gainera, hareagaz egin, holan txotorra, zera, meta moduan, eta gero halan izaten zen, eta gero irteten du udaberrian, ba, esparragoak, eta gero atera, ba, halan arrakalatu egiten du hura, datorren esparragoak gora, igertzen da, bila ibili beharrik ez dago, arrakalatu egiten da holan harea, eta egin, holan apur bat atera eta, hartzen duzu esparragoa, erraz erraz atera) 
“esparraguek atara, ta saltzeko, ba lelengo aspiko tronkoa kendu, gogorrena, ta gero txortatan imiñi, ta oiñ ya dxan bear danien ba asala kendu bear dxake" - (esparragoak atera, eta saltzeko, ba lehengo azpiko enborra kendu, gogorrena, eta gero txortatan ipini, eta orain ja jan behar denean ba azala kendu behar zaie) 
 
   
“txarridxentzako kalabasak eta egosten dienak, lapikoak anabakak, txarridxena anabaka, egosixus" - (txerrientzat kalabazak eta egosten direnak, lapikoak anabakak, txarriena anabaka, egos itzazu) 
   
"lurrek onak eta patatarik onena pere Bakidxon beti, ta esparraguek eta lenau, patatie emekoa gosoa" - (lurrak onak eta patatarik onenak ere Bakion beti, eta esparragoak eta lehenago, patata hemengoa goxoa) 
"len a, ote san, ibiltxe san ixena, aranbar, be bai, ta oiñ, oin bere badaus beste ixen batzuk, baraka bere bai, t´orrek, aranbarra ori patata, ori goixetikoa aranbarra ixete san lenau, asko kuite san ori goixetikoa ta, bai goixeti ariñ" - (lehen, egoten zen, ibiltzen zen izena, aranbar, ere bai, eta orain, orain ere badagoz beste izen batzuk, baraka ere bai, eta horiek, aranbarra hori patata, hori goizetikoa aranbarra izaten zen lehenago, asko hartzen zen hori goizetikoa eta, baina goizetik arin)
"bear deu siltxuegas, eraitxe su, se patatie igual artzen dosu, ta arik eta sille artu artien, gero patatak, eraitxeko, erdi bi al bada, obeto da beti, akostunbre du olan, ba patatie ebaitxe bota solora" - (behar du ziltxoagaz, eraiten duzu, ze patata igual hartzen duzu, eta harik eta zila hartu artean, gero patatak, eraiteko, erdi bi ahal bada, hobeto da beti, erabiltzen izan dugu holan, ba patata ebagi ta bota sorora) 
   
Aurrekoa
Landareria
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
 

14.5. FRUITUAK

 
"gastañe lenau, asko Bakidxon bere, geur estau baye, gastañe sasoi beten! geu bere an Urkitxarren an bixi giñen lekuen igual a, eukiko gendusen a, berrogei arbola bai, an Artatxu esaten dxakon baten, eskandalue! aixegas dxeusten dire, moskolak esaten dxakena, joer! sasoyen gero, urridxetan dxoan a, dxoan buelta bat emoten ta ekarten sendun gastañe semekure" - (gaztaina lehenago, asko Bakion ere, gaur ez dago baina, gaztaina sasoi baten! geu ere han Urkitxarren han bizi ginen lekuan igual, edukiko genituen, berrogei arbola bai, han Artatxu esaten zaion baten, asko! haizeagaz jausten dira, moskolak esaten zaiena, joer! sasoian gero, urrietan joan, joan buelta bat ematen eta ekartzen zenuen gaztaina zenbatgura) 
   
“intxaurre suritxu edo, suritxu ta onek itxen txus, garbi-garbi in ber dire aik" - (intxaurra zuritu edo, zuritu eta honek egiten ditu, garbi-garbi egin behar dira haiek) 
   
“Plentzire uniku dxoaten ixen gara gu, kerixeas, amen gurien kerixe asko ixete san, eta urtetan gendun ba goxien irurek ingeruen, ta sapi txerdi ingeruen allegetan giñen Plentzire astoa kargeu kerixekas ta kerixie ondo saltze san, se emen kerixe asko ixete san ta" - (Plentziara uniku joaten izan gara gu, gereziagaz, hamen gurean gerezia asko izaten zen, eta irteten genuen ba goizean hirurak inguruan, eta zazpi ta erdi inguruan ailegatzen ginen Plentziara astoa kargatu gereziakaz eta gerezia ondo saltzen zen, ze hemen gerezia asko izaten zen eta) 
 
"kerixe pere daus, tintxe suridxe, ta tintxe gorridxe, kerixie, ederrak, ederra tosak, kaballo kerixie be bai, kaballo kerixie" - (gereziak ere dagoz, tinta zuria, eta tinta gorria, gerezia, ederrak, ederrak dituk, zaldi gerezia ere bai, zaldi gerezia) 
   
"larandxe pere oin loran daus ostabere, ta ondiokarren larandxekas daus, larandxe asko" - (laranjak ere orain loran dagoz ostabere, eta oraindinokarren laranjakaz dagoz, laranja asko)
 
  • limoi landarie: limoi landarea 
  • limoye: limoia 
 
"leku onien dekotas gero, an frontoyen atzien dekotana, bat ixeteko, aulan dau kargeta ointxe bera, aulan e! estakak imintxe ta dekot, ta klase ona, daus a, klasie bat arantzadune pe bai, orrek txarra tosak, nik arantzabakoa tekotas atzien ederrak! ba arantzabakoak, bai, diferentie taus, batzuk a errimeu esi lei iñ arantzie deke eta eurten limoi urte da ta larandxe urte, danatan beterik" - (leku onean dauzkat gero, han frontoiaren atzean daukadana, bat izateko, haolan dago kargatuta oraintxe bera, haolan e! taketak ipinita eta daukat, eta mota ona, dagoz, mota bat arantzadunak ere bai, horiek txarrak dituk, nik arantzabakoak dauzkat atzean ederrak! ba arantzabakoak, bai, desberdinak dagoz, batzuk parajetu ezin liteke egin arantza daukate eta aurten limoi urte da eta laranja urte, denetan beterik) 
"limoyek a, urte gustidxen deko, limoyek a, ointxe dau loran ta, txikitxuek eta eldute be bai txe, iru bider, oin loran ta bete beterik, batu biarra dekot nik danak" - (limoiak, urte osoan dauka, limoiak, oraintxe dago loran eta, txikitxoak eta helduta ere bai eta, hiru bider, orain loran eta bete beterik, batu beharra daukat nik denak) 
"emen a, etxok a, ni otenas pentzetan orrek a, eunkesea, or dauen kantidedie eunkesea koparatibe batera edo seuser a, espabere perdiden dxok setako, nonora koño! eunkesea merkadera emon, edo saldu, kendu orti!" - (hemen, ez dik, ni egoten naiz pentsatzen horiek, besterik ezean, hor dagoen kantidadea, besterik ezean koperatiba batera edo zerozer, espabere galeran zagok zertarako, nonora koño! besterik ezean merkatura eman, edo saldu, kendu hortik!) 
"limoye tarroatan, limoi landarak, sein naranjak igual, emeti idi olan a, ontariko katxarro bat idi, ta sartu sartu an barruen erramie, ta atzera amarreu a, lurre bota gero emen erdidxen, aspitxi amarreu, ta sustredxe botaten deu barruen" - (limoia tarroetan, limoi landarak, zein laranjak berdin, hemendik ireki holan, honetariko katxarro bat ireki, eta sartu sartu han barruan adarra, eta atzera amarratu hura, lurra bota gero hemen erdian, azpitik amarratu, eta sustraia botatzen du barruan) 
"orrek limoyek eta gane ganien dekie sustredxe ganien dabil bakarrik, orrek sakon estaus gane ganien ibiltxen dire" - (horiek limoiek eta gain gainean daukate sustraia gainean dabil bakarrik, horiek sakon ez dagoz gain gainean ibiltzen dira) 
   
“matza batu eta burdidxe, lenau barrikek burdidxen eroate sien solora" - (mahatsa batu eta burdia, lehenago barrikak burdian eroaten ziren sorora) 
 
  • medoka: medoka, mahats mota 
  • melokotoye: milikota, freskua 
  • misperrue: mizperroa, mizpila 
  • okaran txikerra: okaran txikarra 
  • okarana, okerana: okarana 
  • perejille: perrexila 
  • preskue: freskoa, milikota 
  • sagar gorridxe: sagar gorria 
  • sagarra: sagarra 
  • saldi kerixie: zaldi gerezia 
  • san juan sagarra: san juan sagarra 
  • san pedro sagarra: san pedro sagarra 
  • sidiri madaidxe: sidiri madaria 
  • tintxe gorridxe: gerezi mota bat 
  • tintxe suridxe: gerezi mota bat 
  • urdin sagarra: urdin sagarra 
  • urritxie: urretxa 
  • urtebetie: urte bete, sagar mota bat 
 
Aurrekoa
Landareria
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa

14.6. GARIA

 
"bai, birsaidxe ori, baye ori errotaridxek, ori errotaridxek dxakitxe seuen ori birsaidxe, bigarrenes paseu a saidxe ostabe errotan eta, satitxu gedxau seyau, seyau atara, a saidxe, a saidxe sabal sabal ote san, eta a ostabe barriro errotan paseu, ta birsaidxe, ori ixeten ei sen baye ori baserridxetan esan itxen ori errotan eitxe san, errotaridxek eitxe seuen ori" - (bai birzahia hori, baina hori errotariak, hori errotariak jakiten zuen hori birzahia, bigarrenez pasatu zahi hura ostabe errotan eta zatitu gehiago xeheago, xeheago atera, zahi hura, zahi hura zabal zabal egoten zen, eta hura ostabe berriro errotan pasatu, eta birzahia, hori izaten ei zen baina hori baserrietan ez zen egiten hori errotan egiten zen, errotariak egiten zuen hori) 
   
“bai berak selemiñek gurien euki seuen, alderdi betetik txikerragoa ta bestetik andidxaoa, meide bikoa bata txikerragoa, garidxentzako txikerraoa ta artoantzako andidxaoa" - (bai berak zeleminak gurean eduki zuen, alderdi batetik txikarragoa eta bestetik handiagoa, neurri bikoa bata txikarragoa, gariarentzat txikarragoa eta artoarentzat handiagoa) 
 
"garidxe asko! lenau gerra eurreti, Bakidxon bere ene! danatan! etze gustietan, bixer garidxe ta esaten dxakona, andidxe, eta bestie, bestie normala" - (garia asko! lehenago gerra aurretik, Bakion ere ene! denetan! etxe guztietan, bizar garia eta esaten zitzaion, handia, eta bestea, bestea normala) 
"emen a, noperan bestekoa itxe san garidxe" - (hemen norberaren bestekoa egiten zen garia) 
"ta gero eldu, te ebai txe, dxo, arridxen, portalietan ixete san ori, arridxek imiñi, aonenbesteko arridxek imiñitxe an, illedan pareute jentie dxoten, bier itxeko ona es, se orrek a, berorik andidxenien dxo bear dire soltetako, espabe estire soltetan, ta joe! an, egurdiko ordu bidxetan ordun dxo biar ayek a, garidxek, ta eguskidxe berorik andidxena dauenien" - (eta gero heldu, eta ebagi eta, jo, harrian, atarietan izaten zen hori, harriak ipini, haonenbesteko harriak ipinita han, iladan paratuta jendea jotzen, behar egiteko ona ez, ze horiek, berorik handienean jo behar dira soltatzeko, ezpabe ez dira soltatzen, eta joe! han, eguerdiko ordu bietan orduan jo behar haiek, gariak, eta eguzkia berorik handiena dagoenean) 
"eta garagarra, oloa ta garidxe, ta naboa, naboa bere asko ixete san orduen, oiñ esta, orrek akabe dire oiñ, lenau danak labreta siren emen bere, onek soloak gustidxek, danak, artoa ta inyabie ereiñ, ereiñ in bear ixete san ta, artoa ta inyabie, solo gustidxetan, danak, ordun ganadue be gitxi eote san ta, ganadue beitxu bet edo bi edo aolan beño es" - (eta garagarra, oloa eta garia, eta harbia, harbia ere asko izaten zen orduan, orain ez da, horiek amaitu dira orain, lehenago denak lantzen ziren hemen ere, hauek soroak guztiak, denak, artoa eta indaba erain, erain egin behar izaten zen eta, artoa eta indaba, soro guztietan, denak, orduan ganadua ere gutxi egoten zen eta, ganadua behitxo bat edo bi edo haolan baino ez) 
"semet beroao ogoto, garidxe garanduteko, se garidxe itxen da, apurtu, umedadie kuisten badeu ixi, ta solteu es granoa, ba solteu es granoa ta orduen itxe san ba errementeu itxen sendun a itxen, gero or a, txarto garandute, eta bier txarra, ta bero andidxe dauenien aulan dxo, parraaa! granoa dana, eta sarritxen burdidxe bota eroan a, beidxek ero ididxekas burdidxe kargeute, atzeko butakarra kendu, solteu ganaduek eurretik, burpuntie esaten dxaken burpuntetik solteu, atzien ganera bota burdidxe, ta atzien ganera botakeran dxeusten diren lekun bertan, bien ganien garidxe garandute, ote san eskandalue denpora be, a ixete san ona, ta ondo garidxe dxoteko a ixete san" - (zenbat beroago hobeto, garia garantzeko, ze garia egiten da, apurtu, hezetasuna hartzen badu itxi, eta soltatu ez garaua, ba soltatu ez garaua eta orduan egiten zen ba errementatu egiten zenuen hura egiten, gero hor, txarto garanduta, eta behar txarra, eta bero handia dagoenean haolan jo, parraaa! garaua dena, eta sarritan burdia bota eroan, behiak edo idiakaz burdia kargatuta, atzeko burtakarra kendu, soltatu ganaduak aurretik, burpunta esaten zitzaion burpuntatik soltatu, atzearen gainera bota burdia, eta atzearen gainean botakeran jausten diren lekuan bertan, behearen gainean garia garanduta, egoten zen asko eguraldia ere, hura izaten zen ona, eta ondo garia jotzeko hura izaten zen) 
"burdidxetan etzera eroan, ero soketan lepoan, baye burdidxetan ixete san, lepoan bier gogorra ixete san, ta burdidxen eroan, ta arri losak, portalien imintxe baserridxen, ta an arri losan, aik dxo, ba arri losa bakotxeko igual ote sien a, ba gari asko ote san lekuen gixon bi, ba losa bakotxeko ba igual, igual ote sien arri losa bi, ero iru, ta asko badau sei, sei gixon dxoteko, ta eurek eitxeren berba, su ser sara eskoye la eskerra sara, ordun su emetik ta ni emetik, ta ba bata bestieri enbarasu iñ esitxeko ta, an dxote sien ayek, gero apesiñeduau eufue eufue! au dok eta ori ok eta! ta dxi-dxa!" - (burdietan etxera eroan, edo soketan lepoan, baina burdietan izaten zen, lepoan behar gogorra izaten zen, eta burdian eroan, eta harlauzak, atarian ipinita baserrian, eta han harlauzan, haiek jo, ba harlauza bakoitzeko igual egoten ziren, ba gari asko egoten zen lekuan gizon bi, ba lauza bakoitzeko ba igual, igual egoten ziren harlauza bi, edo hiru, eta asko badago sei, sei gizon jotzeko, eta eurek egiten zuten berba, zu zer zara eskoia ala ezkerra zara, orduan zu hemendik eta ni hemendik, eta ba batak besteari enbarazu egin ezteko eta, han jotzen ziren haiek, gero zaleago eufue eufue! hau duk eta hori duk eta! ta dxi-dxa!) 
"lelengo itxe siren pillo txikerrak, gero garidxe dana soloa dana dekosunien pillo txikerratan, itxe san eguskidxe dauen egun beten, sabaldu danak, ta sabaldu itxe sien beti, e lelengo illedie ba, olan, ta gero, aren, lelengo illedie, eperdidxen ganien bigarren illedie, buruek, olan, ain eperdidxen ganien ta olan soloan imintxe sien saillek, ta gero itxe sien metak andidxek, iru lau, lau bost illedakoak eta, lelengo sabal, gero, betik an ingeruen asi, dxa! ayek txolak an kolokeu, inkeu itxe sien bestien ganien, gero gorau ostabere beste illeda bat, ta metak, meta andidxek" - (lehenengo egiten ziren pilo txikarrak, gero garia dena soroa dena daukazunean pilo txikarretan, egiten zen eguzkia dagoen egun baten, zabaldu denak, eta zabaldu egiten ziren beti, lehenengo ilada ba, holan, eta gero, haren, lehenengo ilada, ipurdiaren gainean bigarren ilada, buruak, holan, haien ipurdiaren gainean eta holan soroan ipintzen ziren sailak, eta geri egiten ziren metak handiak, hiru lau, lau bost iladakoak eta, lehenengo zabal, gero, behetik han inguruan hasi, dxa! txola haiek han ezarri, ingatu egiten ziren besteen gainean, gero gorago ostabere) 
"eitxen gendun, gurien, eskupera ebate san, ta beste batzuk onetara ebate seren garidxe, serrie emen, ta garidxe olan koixu te onetara ebai, ta gure, eskupera, au aulan, koixu, ta emetik ebai olan, ta gero oneas serrias lagundu puntek, buruek, buruek engantxeu bestie intxe, ta an lagundu, olan tiretu in barik, alan gora, altzeu eta artes artes bien ganien bota, eskuteda bi en jeneral, pillo baten, gero atzetik etorte san ba, andrak ero gixonak ero, koiste seren a, olan, artes artesien, olan besartera ona, koiste seitxusen olau bost ero sei ero, bertatik ona artes artes, ta olan iñ, emetik erditxetik, amarretan tzien olan, ta olan bueltak emon, ta puntie aspidxen sartu txolie itxeko, txolak ayek ixete sien, arek a, gero eperdidxen a, altutxu badeko, erditxik eperdirentza beti amarrie, eta eitxen dxaken bien kontra imintxe olan sakatute berantza, estutu, estutu berantza, ta plegien bota, ta andik plegetik gero itxe sien pilloak, orretara, buru gora adi dala" - (egiten genuen, gurean, eskupera ebagitzen zen, eta beste batzuek honetara ebagitzen zuten garia, zerra hemen, eta garia holan hartu eta honetara ebagi, eta gure, eskupera, hau haolan, hartu, eta hemendik ebagi holan, eta gero honegaz zerreagaz lagundu puntak, buruak, buruak engantxatu bestea eginda, eta han lagundu, holan tiratu egin barik, halan gora, altxatu eta artez artez beharen gainean bota, eskutada bi gehienetan, pilo baten, gero atzetik etortzen zen ba, andreak edo gizonak edo, hartzen zuten, holan, artez artezean, holan besartera hona, hartzen zituzten holako bost edo sei edo, bertatik hona artez artez, eta holan egin, hemendik erditatik, amarratzen zioten holan, eta holan bueltak eman, eta punta azpian sartu txola egiteko, txolak haiek izaten ziren, haiek, gero ipurdian, altutxo badauka, erditik ipurdirantza beti amarrea, eta egiten zitzaion beharen kontra ipinita holan sakatuta beherantza, estutu, estutu beherantza, eta plegean bota, eta handik plegetik gero egiten ziren piloak, horretara, buru gora adi dela) 
"galeutze be bai, galeutze ba ixete san ba, osea lodoye barik aparte garidxe pera tekon eus bet, ero bierbada gorriñe, gorriñe koiste seuenien garidxek gero eldukeran ta etxaken igerten baye dxokeran ta eutze galeutze" - (galautsa ere bai, galautsa ba izaten zen ba, hau da lodoia barik aparte gariak berak daukan hauts bat, edo beharbada gorrina, gorrina hartzen zuenean gariak gero heldukeran eta ez zitzaion igartzen baina jokeran eta hautsa galautsa) 
"eitxe san aulan a, onako soldu, norberari grano bat ero anditxu bet soldu itxen dxakon moduen ba gero, materidxe formetan da barruen, ta ari be itxen dxaken, aulau e, lelengo, siketu barik alan basie moduko baltza ixete san, ta gero siketa sanien eutze, eus baltza" - (egiten zen haolan, honako zoldu, norberari garo bat edo handitu bat zoldu egiten zaion moduan ba gero, materia egiten da barruan, eta hari ere egiten zitzaion, haolako, lehengo, sikatu barik halan basa moduko beltza izaten zen, eta gero sikatzen zenean hautsa, hauts beltza) 
"bai eutze eukitxe seuen, ba esaten dxaken orreri, amen sonan, lodoye, lodoye, artoa pere, eitxen dxen ori artaburuen, artoanien esate san lupue" - (bai hautsa eukitzen zuen, ba esaten zitzaion horri, hamen inguruan, lodoia, lodoia, artoak ere, egiten zuen hori artaburuan, artoarenean esaten zen lupua) 
"bueno garidxek klasie taus, bixer garidxe, emen esaten dxaken nire gaste denporan, bixer garidxe eta marsela, bixerbakoa, burue, gari burue, aulan bixertxu bi ero iru bai bai txikitxuek, marselak, ta bestie, aolan bixer asko lusiekas, ta bixer garidxe, ta bixer garidxe bere, klase ba peño gedxau eote sien, batzuk ixete sien buruek aulau lau kuadruko antzeko moduen, beste batzuk buru biribille, ba ori, orixe klasie seiñ ixete san ixena estaitx, marsela bai, bixerbako garidxe, nire etzien ba nire guresoak, ba gure ixete seren beti, gari marsela ese bixer garidxek eukitxen deuela, garidxek dxo itxe sien, ba arridxen, eskus, arridxen, ta gero a galtzue, altzeta san lasteire, ta lasteitxik neguen ba ganadueri emon, eta nire aitxek esate seuen bixer garidxek, ganadue txateko, estule emote tzola ak bixerrak gero, ta gure ixete seuen berak, bixerbako garidxe etzien euki" - (beno gariak motak dagoz, bizar garia, hemen esaten zitzaion nire gazte denboran, bizar garia eta marzela, bizarbakoa, burua, gari burua, haolan bizartxo bi edo hiru bai baina txikitxoak, marzelak, eta bestea, haolan bizar asko luzeakaz, eta bizar garia, eta bizar garia ere, mota bat baino gehiago egoten ziren, batzuk izaten ziren buruak haolako lau kuadruko antzeko moduan, beste batzuk buru biribila, ba hori, horixe mota zein izaten zen izena ez dakit, marzela bai, bizarbako garia, nire etxean ba nire gurasoak, ba gura izaten zuten beti, gari marzela eze bizar gariak edukitzen duela, gariak jo egiten ziren, ba harrian, eskuz, harrian, eta gero hura galtzua, altxatzen zen lastegira, eta lastegitik neguan ba ganaduari eman, eta nire aitak esaten zuen bizar gariak, ganaduak jateko, eztula ematen ziola hark bizarrak gero, eta gura izaten zuen berak, bizarbako garia etxean eduki) 
   
"saidxe, eralgi, eralgi bayeas, eralgi txe saidxe aparteu" - (zahia, eralgi, eralgi baheagaz, eralgi eta zahia apartatu) 
   

 
Aurrekoa
Landareria
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
 

14.7. ARTOA

 
“artorik esta eta, artoak Bakidxon dausenak a, asto batek dxango leukes, Bakidxoko danak asto batek dxango leukes, guk apur bet badeku, Bakidxoko gustiena, euns be pe il ingo litxike artoagas, beragas mantenitako, Bakidxon urte gustien euns bet mantenitako ta il ingo litxike beraas bakarrik, artoa." - (artorik ezta eta, artoak Bakion dagozenak, asto batek jango lituzke, Bakioko denak asto batek jango lituzke, guk apur bat badaukagu, Bakioko guztiena, ahuntz bat ere hil egingo litzateke artoagaz, beragaz mantentzeko, Bakion urte guztian ahuntz bat mantentzeko eta hil egingo litzateke beragaz bakarrik, artoa) 
   
“garbie goikoa da bai, txolie ebai bear su, artaburue a, amen dau formeta artaburue ta, txolie dau or, ta a kendu bear su te itxi bear su artaburue geldi" - (garba goikoa da bai, txola ebagi behar duzu, artaburua, hamen dago eginda artaburua eta, txola dago hor, eta hura kendu behar duzu eta utzi behar duzu artaburua geldi) 
   
“lupue emen esaten dxako, arto txarra aulan urtetan deuena, ak esteu bururik emoten, arto batek emoten deu alau, eus pillo bat, alau burutxu bet emoten deu te airi esaten dxako lupue emen" - (lupua hemen esaten zaio, arto txarra haolan irteten duena, hark ez du bururik emoten, arto batek emoten du halako, hauts pilo bat, halako burutxo bat emoten du eta hari esaten zaio lupua hemen)
   
 
Aurrekoa
Landareria
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa