GIZAKIA

Gizakia eta beronen premien gainean jardungo dugu lehen zati honetan. Gizakia mundura jaiotzen denetik heriotzak kolpatzen duen arte. Ibilbide horretan irauteko gizakiak dauzkan gorputza jagoteko eta gobernatzeko premiak ikusiko ditugu, baita gogoa jagoteko premiazkoak diren beste batzuk ere. Zati hau zortzi ataletan banatuta aurkezten dugu. Lehena giza gorputzaren inguruko hiztegiaren gainerakoa da. Bigarrenean familiaren hiztegia biltzen dugu. Jarraian aipatu ditugun oinarrizko beharrizanei buruzko berbak batzen ditugu elikadura, osasuna, jantziak eta bizilekua izenpeko ataletan. Zazpigarren atala umezaroari dagokio. Azken atalean siniskerak biltzen ditugu, erlijino ofizialaren ingurukoak eta baita antzinako sasoi ilunetatik guganaino heldu diren beste sineskera batzuk ere.
 
 
GIZA-GORPUTZA 
FAMILIA 
ELIKADURA 
OSASUNA 
JANTZIAK 
BIZILEKUA 
UMEZAROA 
-
SINISKERAK 
 
 
Aurkibidea