Aurrekoa
Siniskerak
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
SINISKERAK

    Gogoaren preminak asetzeko leku guztietako gizakiek era bereziak sortu izan dituzte. Zer sinisten den eta zer ez sano pertsonala den arren, atal honetan elizak izan duen garrantzia nabarmen agertuko da. Horregaz batera, ondino euskaldunen gogoetatik guztiz ezabatu ez diren gainerako sisniskerak, sarritan ipuin itxuraz gordeak, emango ditugu. Azkenean heriotzak dakarren hiztegia ere biltzen dugu.
 
ELIZA
GAINERAKOAK
HERIOTZA
 

8.1. ELIZA

 
“Goxien lelau albatakoa, da goxekoa eta gero, amabidxek, ta gero illundidxen aimaitakoa” - (Goizean lehenago albatakoa, da goizekoa eta gero, hamabiak, eta gero ilundean almaitekoa) [hauek kanpai hots desberdinak dira] 
   
“Ta amabidxek dxote sitxuesan elixatan beti, ta entzute sien, ta txapela kendu te erreseu, beti, beti, beti” - (Eta hamabiak jotzen zituen elizetan beti eta entzuten ziren, eta txapela kendu eta errezatu, beti, beti, beti)
   
“Etzien es, baye ariñ eroate seren, gurieri etxakien a, il in dxakiesan angeru bi, baye, dxadxo barik a, oñokarren, da beste bat dxadxo san angeru bet, eta airi Lukastxu imin tzien ixena ta urte bi edo iru in txusen ak, ta gero, erri gustiko umiek etorte sien lorakas” - (Etxean ez, baina arin eroaten zuten, gureei ez zitzien, hil egin zitzaizkien aingeru bi, baina, jaio barik, ondinokarren, eta beste bat jaio zen aingeru bat, eta hari Lukastxo ipini zioten izena eta urte bi edo hiru egin zituen, eta gero, herri guztiko umeak etortzen ziren loreakaz) 
   
"Orrek esakunek ote sien, oin nik estaitx egidxe ixeten basan, ba urteta deriela ba, orrek arimek, illeko personan a, imajen batek, urtetan deuela, estaitx orixe" - (Esakuna horiek egoten ziren, orain nik ez dakit egia izaten bazen, ba irteten dutela, ba, arima horiek, hileko pertsonen, irudi batek, irteten duela, ez dakit horixe) 
   
“Ba etzekoak artuten a ardurie, bateo itxeko se egun bireko ta itxe san, egun bigarreneko ya batiate san, oiñ a, gedxau emoten deure denporie baye” - (Ba etxekoek hartzen ardura hura, bateo egiteko ze egun birako eta egiten zen, egun bigarrenerako ja bateatzen zen, orain, gehiago ematen dute denbora baina) 
   
“Lelengo itxe san bautisoa, umieri, ta esan sartzien, amak eseuen eroaten elixara, esan dxoaten ama, etzien ote san, ta umie sartze seurien sakristadidxetik, bai serera, ur potentzere, ta ama dxoate san gero, elixan sartzie san ama ostabere irugarren astien, ta ama, itxe seuen elispien kanpoan egon siren orrek a, ur bereinketu ontzidxek, ta abadiek urteta seuen kandela bategas, neuk eroate neuen kandelie, umie intxe daronak, kandelie, ta abadiek artze suen a, emoten doskuen ostantzien kandela bat, ta itxe oskun elixa sartzie bai kanpoan e! bereinkasiño emote oskun, ta gero dxoaten giñen abadiek ekarte seuen a, kasuelie edo ori, ta a imintxe tzen umieri, ta imintxe tzien umieri, bekokidxen ta eroate san altarara, ta altaran emote oskuen bereinkasiñoa ta orduen itxe san elixa sartzie, baye elixara esan sartzen ama, aik eta bautiseu ta gero elixe, elispien itxen doskun elixa sartzie abadiek” - (Lehenego egiten zen bateoa, umeari, eta ez zen sartzen, amak ez zuen eroaten elizara, ez zen joaten ama, etxean egoten zen, eta umea sartzen zuten sakristiatik, bai zerera, ur potentzera, eta ama joaten zen gero, elizan sartzen zen ama ostabere hirugarren astean, eta ama, egiten zuen elizpean kanpoan egon ziren horiek, ur bedeinkatu ontziak, eta abadeak irteten zuen kandela bategaz, neuk eroaten nuen kandela, umea eginda daroanak, kandela, eta abadeak hartzen zuen, emoten ziguten ostantzean kandela bat, eta egiten zigun eliza sartzea bai kanpoan e! bedeinkazinoa emoten zigun, eta gero joaten ginen abadeak ekartzen zuen, kasuila edo hori, eta hura ipintzen zion umeari, eta ipintzen zioten umeari, bekokian eta eroaten zen altarara, eta altaran emoten ziguten bedeinkazinoa eta orduan egiten zen eliza sartzea, baina elizara ez zen sartzen ama, harik eta bateatu eta gero eliza, elizpean egiten zigun eliza sartzea abadeak) 
“Bateoa senbet eta ariñao obeto, egun bi edo irugarrenien itxe san bautisoa, oiñ itxen da bost edo seigarren illebetien seiñ urte betegarrenien, bai orduen itxe san, bai umie badau peligruen iltxeko, etze batigitu itxe san, nik neba bat euki neuen, tumor bategas dxadxo san, orra! gripe egon san epoka, gripe bat egon san, gripe txar bat, ta gripe on sanien, tumor batek, umie, tumorraas urten seuen ta umie on san sokorruke iru lau egunien, ta ixeko batek, aitxen arreba batek eroan seuen elixara, ia bautise barik dauelakon, umie dauelakon sokorruke ta eroan seuen elixara, ta urreo egunien ill in sen umie, bautiseu, elixara eroan seuen” - (Bateoa zenbat eta arinago hobeto, egun bi edo hirugarrenean egiten zen bateoa, orain egiten da bost edo seigarren hilabetean zein urte betegarrenean, baina orduan egiten zen, baina umea badago arriskutan hiltzeko, etxe bateatu egiten zen, nik neba bat eduki nuen, tumor bategaz jaio zen, horra! Gripea egon zen aldia, gripe bat egon zen, gripe txar bat, eta gripea egon zenean, tumor batek, umeak tumorragaz irten zuen eta umea egon zen sokorruka hiru lau egunean, eta izeko batek, aitaren arreba batek eroan zuen elizara, ea bateatu barik dagoelakoan, umea dagoelakoan sokorruka eta eroan zuen elizara, eta hurrengo egunean hil egin zen umea, bateatu, elizara eroan zuen) 
“Bereinketu itxen seitxut, ta, elixien ixenien abadien ixenien, aitxeren eta semeren ta espiritu santuen ixenien, balidxo badeu onek eta ostantzien bautisetan sarienien abadiek agindu ixule bautisue emon” - (Bedeinkatu egiten zaitut, eta elizaren izenean abadearen izenean, aitaren eta semearen eta espiritu santuaren izenean, balio badu honek eta osterantzean bateatzen zarenean abadeak agindu diezazula bateoa emon) [hau etxe bateoa egiteko erabiltzen izan den formula bat da] 
“Bai etze batiitu itxen da txarto oneskero umie, iltxeko peligruen badau, etze batiitu itxen da umie” (Bai etxe bateatu egiten da txarto egonez gero umea, hiltzeko arriskutan badago, etxe bateatu egiten da umea)
“Bautiseu bere, oiñ edonos itxen da baye orduen a, egun bigarrenerako bautisate siren” - (Bateatu ere, orain edonoiz egiten da baina orduan, egun bigarrenerako bateatzen ziren) 
 
 
“Orduen itxe sien ba, atara frontoire edo orra edo, guk orra frontoire ondora, frontoire, eta orduen atarate siren ba, eneroan, eneroan ixete san ori, eneroan amasortzidxen edo, San Antontxu, besperan ganaduek atarate siren, ta orra frontoire dxoate san, eta bereinketu itxe dxesan, bota dxien bereinkesiñoa abadiek” - (Orduan egiten ziren ba, atera frontoira edo horra edo, guk horra frontoira ondora, frontoira, eta orduan ateratzen ziren ba, urtarrilean, urtarrilean izaten zen hori, urtarrilean hamazortzian edo, San Antontxu, bezperan ganaduak ateratzen ziren, eta horra frontoire joaten zen, eta bedeinkatu egiten zituen, bota zuen bedeinkazinoa abadeak) 
   
“Plomo urtu, sartenien, sartenien urtu plomoa eta, da an urtetan dxien segun, selan igual, demoniño edo sera segun senbet punte dekon ba, ayek e, umie, txarto itxen tzienak, ayek piketan ongo sien umieri” - (Beruna urtu, zartanean urtu beruna eta, eta han irteten zuen segun, zelan igual, demoninoa edo zera segun zenbat punta daukan ba, haiek, umea, txarto egiten ziotenak, haiek pikatzen egongo ziren umeari) 
   
“Bai gero ostabere in bear da sera, elexara sartu, ixena selau esaten tzien, elexa sartzie, elexa sartzie” - (Bai gero ostabere egin behar da zera, elizara sartu, izena zelakoa esaten zien, eliza sartzea, eliza sartzea) 
“Ama dxoaten da, ba, elixagiño, elixagiño, barruen, abadiek urteten dxen kanpora, ta gero sartze siren barrure” - (Ama joaten da, ba, elizaraino, elizaraino, barruan, abadeak irteten zuen kanpora, eta gero sartzen ziren barrura) 
   
“Esetu oas ta dxoan be bai, errebatibera, eskatu itxe san iru egunien segido, ba jangoikoari, abadiegas e! abadiegas, prosesiño moduen, elixako atetik batetik sartu, sartu, ta bestetik urten, ta batetik urten ta bestetik sartu, euridxe itxeko” - (Ezagutu ditut eta joan ere bai, errogatibara, eskatu egiten zen hiru egunean segituan, ba jangoikoari abadeagaz e! abadeagaz, prozesino moduan, elizako atetik batetik sartu, sartu, eta bestetik irten, eta batetik irten eta bestetik sartu, euria egiteko) 
   
“Ta erresaridxoa geubien geubien geubien, egunien egunien, ta guri emoten doskun gatxik andidxena, erresaridxoa segola ta ene! etxakun guste erresaridxoa errestie, keelisonatan beleuniko, danok oten giñen, aitxe bera be bai txe geu be bai” - (Eta errosarioa gauean gauean gauean, egunean egunean, eta guri emoten zigun gaitzik handiena, errosarioa zegoela eta ene! ez zitzaigun gustatu errosarioa errezatzea, kreleisonetan belauniko, denok egoten ginen, aita bera ere bai eta geu ere bai) 
   
“Lenau or Dxataben on ei san e, abade bat eta esaten on ei san a bere, ba Dxataben badauela fedie baye Bakidxoko aritzen arie, esan ei seuen a pere, Dxataben obrie itxeko elixan, baye fedie be bai baye Bakidxoko aritzen arie ta iñor esan eroatekorik egon eta orduen, ba lepos edo al dan moduen edo selan edo alan iñ itxe seren gausek geur egunien orretara allegeu bere esin gara iñ esetara bere” - (Lehenago hor Jataben egon ei zen, abade bat eta esaten egon ei zen hura ere, ba Jataben badagoela fedea baina Bakioko haritzan harea, esan ei zuen hark ere, Jataben obra egiteko elizan, baina fedea ere bai baina Bakioko haritzan harea eta inor ez zen eroatekorik egon eta orduan, ba lepoz edo ahal den moduan edo zelan edo halan egin egiten zituzten gauzak gaur egunean horretara ailegatu ere ezin gara egin ezertara ere) 
“Mutil gaste bateri abadiek esan ei utzen, ser da fedie? esan ei utzen, ta ixilik mutil gastie ta, estakixu ser dan fedie? ta bestiek esan ei tzen andik goitxik korutik, ondiño esta allege denporie, eta orduen txartel sasoye ixete san, garixume sasoyen, txartel bat koxu bear ixete san bijilidxek itxeko, eta gitxiau itxeko a txartela dekonak gitxiau itxe seuen eta, txartel sasoyen antza prengunteta san dotriñie sarrari txe, a txartela emoteko” - (Mutil gazte bati abadeak esan ei zion, zer da fedea? Esan ei zion, ta ixilik mutil gaztea eta, ez dakizu zer den fedea? Eta besteak esan ei zion handik goitik korutik, ondino ez da ailegatu denborea, eta orduan txartel sasoia izaten zen, garizuma sasoian, txartel bat hartu behar izaten zen bijiliak egiteko, eta gutxiago egiteko txartel hura daukanak gutxiago egiten zuen eta, txartel sasoian antza itauntzen zen dotrina zaharrei eta, txartel hura emoteko) 
   
“Atxiñe dana ixeten ixen da infernue, ta pekatue, ta oiñ estau es infernurik es pekaturik es billurri pere” - (Antzina dena izaten izan da infernua, eta bekatua, eta orain ez dago ez infernurik ez bekaturik ez bildurrik ere) 
   
“Iltxen danien bata bat ba eran a, sapi bet, sapidxe ta, serak, kandelaridxoak, kandelaridxo bi eta an kandelak imiñi” - (Hiltzen denean baten bat ba eroan, zapi bat, zapia eta, zerak kandelarioak, kandelario bi eta han kandelak ipini) 
 
  • komuniñoa: komuninoa
  • korue: korua
  • kurtze santarena: kurtze santarena
  • kurtzie: kurtzea
  • limosnie: limosna
  • mesie: meza
 
“Nik oño, ogei urte okiko nitxusen, latiñe oño segidu deuela se oiñ, oin bakixu senbe tekotesen? laroetairu in yoas lengo egunien” - (Nik ondino hogei urte edukiko nituen, latina ondino segitu duela ze orain, orain badakizu zenbat dauzkadan? Larogetahiru egin ditut lehengo egunean)
“Latiñe itxe sanien eleixan berba batzuk dxakitxen gendusen ta kontestetan gendun” - (Latina egiten zenean elizan berba batzuk jakiten genituen eta erantzuten genuen) 
   
"Ta gero ordun useta san ba, urteko presetoagas konfeseu te komulgeu urtien urtien, ta abadiek ba txantela emote tzun, ba selan in saran ero esaran" - (Eta gero orduan erabiltzen zen ba, urteko prezeptoagaz konfesatu eta komulgatu urtean urtean, eta abadeak ba txantela emoten zizun, ba zelan egin zaren edo ez zaren) 
   
“Atxulon dau, kurtzie andiko mendidxen, eta emetiko alderditxik, Godxau kurtzie emetikoa, ta andikoa Atxuloko kurtzie, eta Larraseñekoa dau, basoan godxen, eitxen da San Peladxotik prosesiñoa, andik kurtzetik San Estebanera, San Estebanetik, Godxau kurtzetik, Atxulokotik, serera San Peladxora, prosesiñoa itxen ta, itxesan onen denporan, nire gixona pe esan deu ori sarri” - (Atxulon dago, kurtzea handiko mendian, eta hemendiko alderditik, Goiau kurtzea hemendikoa, eta handikoa Atxuloko kurtzea, eta Larraseñekoa dago, basoan goian, egiten da San Pelaiotik prozesinoa, handik kurtzetik San Estebanera, San Estebanetik, Goiau kurtzetik, Atxulokotik, zerera San Pelaiora, prozesinoa egiten eta, egiten zen honen denboran, nire gizonak ere esan du hori sarri) 
“Burgoko, alboan, dau, San Juan Batisten oñetza bat, eta eskilleran barrenien dau bestie, eta akabukoa elixan eta, Burgora, andik a seretik, itxurridxen ondoan dau beste bat, Bermiotik ara bat, Burgora bi, eskillera barrenera iru, iru tranguten idxen seuen San Juanek, eta idi gorridxegas eta suridxegas materidxala San Juan itxeko ekarri.” - (Burgoko, alboan, dago, San Juan Bautistaren oinetza bat, eta eskilararen barrenean dago bestea, eta amaierakoa elizan eta, Burgora, handik hura zeretik, iturriaren ondoan dago beste bat, Bermeotik hara bat, Burgora bi, eskilara barrenera hiru, hiru trangutan igan zuen San Juanek, eta idi gorriagaz eta zuriagaz materiala San Juan egiteko ekarri) 
   
“Promesa kunpliten dxoan bear ixete siren sein santuri intzien” - (Agindua betetzen joan behar izaten ziren zein santuri egin zioten) 
   
“Berrogei egunien andriek sepulturie sabali tekola esate seuren, entenitesu? baye illebete ingeruen ote san ama etzien edo amabosta, andriek esteuen amabostan gitxienien urtetan etzetik, etzien ote san” - (Berrogei egunean andreak sepultura zabalik daukala esaten zuten, ulertzen duzu? Baina hilabete inguruan egoten zen ama etxean edo hamabosta, andreak ez zuen hamabostan gutxienean irteten etxetik, etxean egoten zen) [hau ume egin berriari buruz esaten da] 
   
 
 
Aurrekoa
Siniskerak
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 

8.2. GAINERAKOAK

 
“Anbotoko Señora, antxe urtetan deuela, an serien, Itzako serien, estosu entzun iños? Itzako atzoa, Anbotoko Señorie or, ortxe, Itza, oin dxausitxe dau baye, Lorre dau an, Lorre dau an, Lorrerik urrengo, Lorre dau an, errotie egon san antxe Itzako suloan, Anbotoko Señoriek urtetan deuela, orrek lañoak urtetan dxienak, Anbotoko Señorie lañotan dau te, eta euridxe in bear deu edo olan, olan Anbotoko Señorie” - (Anbotoko andrea, hantxe irteten duela, han zerean, Itzako zerean, ez duzu entzun inoiz? Itzako atsoa, Anbotoko andrea hor, hortxe, Itza, orain jausita dago baina, Lorre dago han, Lorre dago han, Lorretik hurrengo, Lorre dago han, errota egon zen hantxe Itzako zuloan, Anbotoko andreak irteten duela, laino horiek irteten zutenak, Anbotoko andrea lainotan dago eta, eta euria egin behar du edo holan, holan Anbotoko andrea) 
“Andraskoan figurien moduen urtetan deu lañoak gorantza beko barrankotik, an errotie daueles da errekie, ba andik urtetan deu, an umedadiegas, Mañoko bidien da ori, justo urten da andik denpora gitxigarrenien euridxe da” - (Andrazkoaren itxuraren moduan irteten du lainoak gorantza beheko trokatik, han errota dagoen legez eta erreka, ba handik irteten du, han umeltasunagaz, Mañuko bidean da hori, justo irten eta handik denbora gutxigarrenean euria da) 
   
“Ain semie serien galdu dxakien, gerran, ta dxoate san ta ayek emoten tzen kartakas, ta koitxedie, dirue, dirue emon biar san, dirue eskatu seuen ta, ta asi asieran dxoate san, ta se pentzeta seuen semie bixiri tekola, ta semie iltxe egon san se esan gedxau agertu a, ta asto bat, astoa esaten tzien a dauela Mundekan eta dxoate san a, ain astuaiñe, ta ak kendute dirue ta bestiek esaten tzien bayetz semie bixiri tauela ta trankill oteko” - (Haien semea zerean galdu zitzaien, gerran, eta joaten zen eta hark emoten zion kartakaz, eta koitada, dirua, dirua emon behar zen, dirua eskatu zuen eta, eta hasi hasieran joaten zen, eta ze pentsatzen zuen semea bizirik daukala, eta semea hilda egon zen ze ez zen gehiago agertu hura, eta azturu bat, azturua esaten zioten hura dagoela Mundakan eta joaten zen hura, azturu harengana, eta hark kenduta dirua eta besteak esaten zion baietz semea bizirik dagoela eta trankil egoteko) 
   
“Geixobako geixue da begiskoa” - (Gaisobako gaisoa da begizkoa) 
“Begiskoana entzute andidxe, ta ganera, begiskoana intxe dau ori, igual mejore es umie, ume bat a, beti rakitiku moduen, orrek begiskoana deko, ta eroate san, olau bateiñe eroate san, ta ak itxeotzien, orraiñe eroan ta ak itxen tzen ta kentze san begiskoana” - (Begizkoarena entzute handia, eta gainera, begizkoarena eginda dago hori, igual hobekuntza ez umea, ume bat, beti rakitiku moduan, horrek begizkoarena dauka, eta eroaten zen, halako bategana eroaten zen, eta hark egiten zion, horregana eroan eta hark egiten zion eta kentzen zen begizkoarena) 
“Neure alabieri in tzien begiskoa, eta eroan gendun Ponpoyesiñe, akordate sara? on siren a, atxiñe etorten siren orrek a, kaballoa parik a, serak, katiek, eta an bueltaka dauela serien a, oin frontoye sarratute dauen lekuen, oki seurien alan dxantzidxe, bolantiekas imiñitxe, ta orduntxe in tzien, da amak esaoskun, eroan Ponpoyesiñe se aitxek arreglekotzu, begiskoa intxe” - (Neure alabari egin zioten begizkoa, eta eroan genuen Ponpoiesegana, gomutatzen zara? egon ziren, antzina etortzen ziren horiek, zaldiak barik, zerak, kateak, eta han bueltaka dagoela zerean, orain frontoia zarratuta dagoen lekuan, eduki zuten halan jantzita, bolanteakaz ipinita, eta orduantxe egin zioten, eta amak esan zigun, eroan Ponpoiesegana ze aitak konponduko dizu, begizkoa eginda) 
 
“Plomo urtu, sartenien, sartenien urtu plomoa eta, da an urtetan dxien segun, selan igual, demoniño edo sera segun senbet punte dekon ba, ayek e, umie, txarto itxen tzienak, ayek piketan ongo sien umieri” - (Beruna urtu, zartaginean urtu beruna eta, eta han irteten zuen segun, zelan igual, demoninoa edo zera segun zenbat punta daukan ba, haiek, umea, txarto egiten ziotenak, haiek pikatzen egongo ziren umeari) 
   
"Kurtzie dau, bertan serien, depuradorien eurreko aldien kurtzie dau, ta an esateurien, emeko San Peladxoko batek, astoa sarra euki euela, eta andi bera bota eule itxosora, ta semie ibil sela nabegetan itxosoan, eta semiek barkue galdu te itxo eta bertora agertu sela, ori be bai" - (Kurutzea dago, bertan zerean, depuradorearen aurreko aldean kurutzea dago, eta han esaten zuten, hemengo San Pelaioko batek, asto zaharra eduki zuela, eta handik behera bota zuela itsasora, eta semea ibili zela nabegatzen itsasoan, eta semeak barkua galdu eta ito eta bertora agertu zela, hori ere bai) 
   
“Baye itxurri beten bai esaten doskuen iditxoak an dausela” (Baina iturri baten bai esaten ziguten iratxoak han dagozela) 
“Atxiñe estratza txarri betzuk egote sien eskiña gustidxetan, posue ta, gero klaro!, txakoliñe egote san etze gustidxetan edo gedxenatan, txakoliñe edan, eta gero etzera, ta etzeko biderik nok topeko dxen ba? eta, ser pase dxatzu ba? iditxoak agertu dire, ta jainkoan etzien agertu gixona, bai naikoa edan ta ostien” - (Antzina estratza txerri batzuk egoten ziren eskina guztietan, putzua eta, jakina! txakolina egoten zen etxe guztietan edo gehienetan, txakolina edan, eta gero etxera, eta etxeko biderik nork topatuko zuen ba? eta, zer pasatu zaizu ba? iratxoak agertu dira, eta jainkoaren etxean agertu gizona, bai nahikoa edan eta ostean) 
 
“Esan itxe seurien, dxoan a, serera orra, basora, Jose Blanco difuntueri, Sagara nobidxieiñe, eta Burgotik dxoate san, ta dxoate san, Farolera, ta emen a, Burgoko aspidxen urtetan ei tzien a, geubien a, gixonak, ta etzera orduko errendidute dxoate i sen, berak Jose Blancok guri esana da, ta egidxek ixen ete sien orduen?” - (Esan egiten zuten, joan, zerera horra basora, Jose Blanco difuntuari, Sagara nobiagana, eta Burgotik joaten zen, eta joaten zen, Farolera, eta hemen, Burgoko azpian irteten ei zioten, gauean, gizonek, eta etxera orduko errendituta joaten ei zen, berak Jose Blancok guri esana da, eta egiak izan ete ziren orduan?) 
 
“Kate saratie entzun, erresetan ta lotu saldidxe ta saldidxe eroaten sanien, geldi, lotu” - (Kate zarata entzun, errezatzen eta lotu zaldia eta zaldia eroaten zenean, geldi lotu) 
 
“Emen esan dxen ori, nire eusokoak eta orrek esan dxien iños, dxoan Bermiora astoagas eta, kate saratak eta ikeratute olan alboatatik dxoan eta, alkar ikutu alan ta, ba gedxau berba barik dxoan ta ikeratute, guri esan gure esik, niri txe alabieri esan gure esik, baye, seuser pase dxakien olan, saratak eta, luseroan argidxe edo, ta enei! ikeratute berba barik e, Bermion, Mañoko landara allege artien, asi emen Saitxun te Mañoko landara” - (Hemen esan zuen hori, nire auzokoak eta horiek esan zuten inoiz, joan Bermeora astoagaz eta, kate zaratak eta ikaratuta holan alboetatik joan eta, elkar ikutu halan eta, ba gehiago berba barik joan eta ikaratuta, guri esan gura ezik, niri eta alabari esan gura ezik, baina zerozer pasatu zitzaien holan, zaratak eta, luzeroan argia edo, eta enei! Ikaratuta berba barik, Bermeon, Mañuko landara ailegatu artean, hasi hemen Saitxun eta Mañuko landara) 
   
“Fralliek itxe seurien orrek a, kutunek, frallietan eroste sien, eta dekies, orasiño batzuk, orasiño batzu tekies barruen” - (Fraileek egiten zituzten horiek, kutunak, frailetan erosten ziren, eta dauzkate, orazino batzuk, orazino batzuk dauzkate barruan) 
   
“Ta oridxo usiñe asmetan deuriela ta erresetan, billurreas pasetan” - (Eta orio usaina asmatzen dutela eta errezatzen, bildurragaz pasatzen) 
“Arimena, arime tirela erresateko eskatuten deurienak, arimek erresetako ta erresetan” - (Arimena, arimak direla errezatzeko eskatzen dutenak, arimak errezatzeko eta errezatzen)
“Oridxo usiñe, bai, arimek purgatoridxotik urten esiñi tausela esaten dxen gure amak” - (Orio usaina bai, arimak purgatoriotik irten ezinik dagozela esaten zuen gure amak) 
“Oridxo usiñe asmetan basu arimieri errese in bear dxakola” - (Orio usaina asmatzen baduzu arimeei errezatu egin behar zaiela) 
 
“Ba gause txarra dala ta, nik estot iños asmeu, batzuk e, batzuk esaten deurela baye, entzuten da ene se oridxo sundie dau te, nik estot asmeu (...) se len, astoakas dxoaten giñen Bermioara bendejie saltzen, astotxuekas ordu bi txe erdi, ta bueltan gero seoser artu, eta konpratxue edo iñ, ta atzera oñes ostabere astoakas, oiñ esta bixidxe, orduen esan bixidxe” - (Ba gauza txarra dela eta, nik ez dut inoiz asmatu, batzuek, batzuek esaten dutela baina, entzuten da ene ze orio sunda dago eta, nik ez dut asmatu (...) ze lehen, astoakaz joaten ginen Bermeora bendejea saltzen, astotxoakaz ordu bi eta erdi, eta bueltan gero zerozer hartu, eta erosketatxoa edo egin, eta atzera oinez ostabere astoakaz, orain ez da bizia, orduan ez zen bizia) 
“Bermiotik etorrite sala arrañegas, ta Bermioko kanposantuen urtetan dotziela, ta usiñe, oridxo usiñe, ta batek, atzetik segitan tziela, San Peladxoko kanposantu aspidxen, desaparesidu itxe sala, mantille bategas olan, ta eseuela ikusitxen” - (Bermeotik etortzen zela arrainagaz, eta Bermeoko kanposantuan irteten ziotela, eta usaina, orio usaina, eta batek, atzetik segitzen ziola, San Pelaioko kanposantu azpian, desagertu egiten zela, mantila bategaz holan, eta ez zuela ikusten) 
 
"Arime pai, gu dxoaten gintzen San Peladxora mesara, goixeko sortzietako mesara, neguen ba illunetan, egune in beño lelau igual, eta lantzien aolau leku beten oridxo usiñe bai asmetan gendun, argi argi oridxoa e! dxoan berbetan ta aiba! oridxo usiñe dau, eta geuk bata bestieri sarteneko ein dxok bata batek emen ta olan barreka, ta aitxek ero amak esate oskuen, ori oridxo usiñe asmetan dan lekuen aitxeren ein bear dala se orrek ixeten direla purgatoridxoko arimek ibiltxen direla kanpoan, ta oten diela nesesiden, purgatoridxotik urtetako, esakunek ba estaitx nik, seuser ixengo san igual, a oridxo usiñe orrek ataraten deriela, purgatoridxoko arimek, ta a asmetan danien in bear dala, ba agur maridxe bat ero aitxe gure bat erreseu, ta aitxeren eiñ, guk estu iñ iños, gu barreka dxoaten giñen, sarteneko ein yeu bata batek emen ero sardiñe sarra erre deu ero, baye ori oridxo usiñe asme dot nik e!" - (Arimak bai, gu joaten ginen San Pelaiora mezara, goizeko zortzietako mezara, neguan ba ilunetan, eguna egin baino lehenago igual, eta lantzean holako leku baten orio usaina bai asmatzen genuen, argi argi orio usaina e! joan berbetan eta hara! orio usaina dago, eta geuk batak besteari zartaneko egin dik baten batek hemen eta holan barreka, eta aitak edo amak esaten ziguten, hori orio usaina asmatzen den lekuan aitearen egin behar dela ze horiek izaten direla purgatorioko arimak ibiltzen direla kanpoan, eta egoten direla beharrizenean, purgatoriotik irteteko, esakunak ba ez dakit nik, zerozer izango zen igual, orio usain hura horiek ateratzen dutela, purgatorioko arimek, eta hura asmatzen denean egin behar dela, ba agur maria bat edo aita gure bat errezatu, eta aitearen egin, guk ez dugu egin inoiz, gu barreka joaten ginen, zartaneko egin du baten baten hemen edo sardina zaharra erre du edo, baina hori orio usaina asmatu dot nik e!) 
   
"A bai! sera posu baltza, itxosoko urek urtetan deula an, a guk geuk beti esan du, posu baltza, posu a, andidxe dau gero! itxosoko marien e, gora beratan, an bere gora bera itxen deula" - (A bai! zera osin beltza, itsasoko urak irteten duela han, hura guk geuk beti esan dugu, osin beltza osin, handia dago gero! itsasoko mareen, gora beheretan, han ere gora behera egiten duela) 
"Basoan or serien, Matxakoti, bertan an kantaratan arridxe ataraten selan dabixen? andixe gora dxoanta, antxe godxen dau" - (Basoan hor zerean, Matxakotik, bertan han kantaretan harria ateratzen zelan dabiltzan? handixe gora joanda, hantxe goian dago) 
"Lenau gure txikitxen esate seuriena da, orre pe dxakingo deu, ara dxeusiskero esteula urtetan" - (Lehenago gure txikitan esaten zutena da, horrek ere jakingo du, hara jausiz gero ez duela irteten) 
   
“Umiek eukitxeko, umerik eseuenak eukitxen, eroaten tziesan erropa txikitxuek intxe, ta an imiñi San Juanen, len oiñ estaitx badau, San Juan ermitxen gero or ermitxen” - (Umeak edukitzeko, umerik ez zuenak edukitzen, eroaten zizkion erropa txikitxoak eginda, eta han ipini San Juanen, lehen orain ez dakit badago, San Juan ermitan gero hor ermitan) 
“Ermitxen an serien, San Juanen atxan ganien dauena, punten, familidxerik estekonak eta dekonak, eroan erropatxue ta an imiñi” - (Ermitan han zerean, San Juanen haitzaren gainean dagoena, puntan, familiarik ez daukanak eta daukanak, eroan erropatxoa eta hanipini)
"San Juanen sera, kargue, urte bitxen neu nas eukikoa, San Peladxoko elixati, San Peladxon nonbreute, urte bitxen San Juanen kargue euki dot nik" - (San Juanen zera, kargua, urte bitan neu naiz edukikoa, San Pelaiko elizatik, San Pelaion izendatuta, urte bitan San Juanen kargua eduki dut nik) 
"San Juanen limosnie batu, urtien birritxen, ta San Juan egunerako an prepare pontxie edo edateko apur bet an goidxen eta orrek, ayen a, kargu dana" - (San Juanen limosna batu, urtean birritan, eta San Juan egunerako han prestatu pontxea edo edateko apur bat han goian eta horiek, haren kargu dena) 
"Etorri bere, jentie lenau ortixe etorte san, san juan egunien ta andi sain... andi, Dxatati orti Dxatati, Dxatati etorte san an godxen pare ta santzo ta, santzo botata San Juanera, donine egunien, besperan aste san etorten jentie emeti e, orti Larrauritxi txe Beñekati txe etorte san a, San Juanera (eta lo?) an bertan paste dxien an, txabolatxu be tau an alboan ta, an eitxen dxien, an paste san, batzuk an pasten dxien ta, besperan etorri txe emeti Larrauri txe Beñekati, ta an Dxatako punteti be bai, andi be, orti be etorte san jentie" - (Etorri ere, jendea lehenago hortixe etortzen zen, san juan egunean eta handik... handik, Jatatik hortik Jatatik, Jatatik etortzen zen han goian paratu eta zantzo botata San Juanera, doniane egunean, bezperan hasten zen etortzen jendea hemendik, hortik Larrauritik eta Meñakatik eta etortzen zen, San Juanera (eta lo?) han bertan pasatzen zuten han, txabolatxo bat dago han alboan eta, han egiten zuten, han pasatzen zen, batzuek han pasatzen zuten eta, bezperan etorri eta hemendik Larrauri eta Meñakatik, eta han Jatako puntatik ere bai, handik ere, hortik ere etortzen zen jendea) 
"Dxadxe! len dxadxe andidxe ixete san emen, bueno! emen lenau, doninetan, San Juan, bakixu donine, ogetalauen junion ixeten da, emen makatz, ordun Bakidxon asko ote san frutie, makatza, esate san ta amen saltzie sien danak amen, dxadxe itzela itxe san emen, egun bet ixete san, bermiotarretan etorte san emen, emen esetu dotes nik ogetaka eutobuse pere, sasoi beten etorritxe, ta makatza dana emen imintxe, ta keixie, doniene makatzak, doniene makatzak, oin danak galdu dire, baye emen asko ote san Bakidxon ordun, makatza, doniene makatzak orrek" - (Jaia! lehen jaia handia izaten zen hemen, beno! hemen lehenago, donianetan, San Juan, badakizu doniane, hogeta lauean bagilean izaten da, hemen makatz, orduan Bakion asko egoten zen fruta, makatza, esaten zen eta hemen saltzen ziren denak hemen, jaia itzela egiten zen hemen, egun bat izaten zen, bermiotarretan etortzen zen hemen, hemen ezagutu ditut nik hogetaka autobusak ere, sasoi baten etorrita, eta makatza dena hemen ipinita, eta gerezia, doniane makatzak, doniane makatzak, orain denak galdu dira, baina hemen asko egoten zen Bakion orduan, makatza, doniane makatzak horiek)
"Emen e, iños beres a, sanjuanak guk sekule estu, doninek esan dus guk beti sanjuanak, emen esaten dire, ogetalauen, ogetalauen, guk donine, donine tire, donine tire esan bear direnak es sanjuanak" - (Hemen inoiz ere ez, san juanak guk sekula ez dugu, donianeak esan ditugu guk beti sanjuanak, hemen esaten dira, hogeta lauean, hogeta lauean, guk doniane, donianeak dira, donianeak dira esan behar direnak ez sanjuanak) 
   
“Meñakara asko erresetan gu, San Rokera geixoak osatutekoa ta” - (Meñakara asko errezatzen gu, San Rokera gaisoak osatzekoa eta) 
   
“Bai sorgiñek urte seuriela, ta jentie paseu esiñik egoten dala” - (Bai sorginek irten zutela, eta jentea pasatu ezinik egoten zela) 
“Eibarren fabrikie monte sanien ori galdu sen, artien ote siren sorgiñek baye Eibarren fabrikie monte sanien akabeu sorgiñek” - (Eibarren fabrika montatu zenean hori galdu zen, artean egoten ziren sorginak baina Eibarren fabrika montatu zenean amaitu sorginak) 
 
“Ta ak sorgiñek, onek esaten tzen sorgiñek eta lelau egote siela ta Martiñek esan tzen, Isabel, ser? Eibarreko arma fabrikie in yanik ona sorgiñik estau, esan tzen, ser diñosu? te egidxe da ori, Eibarreko fabrike, arma fabrikie in yanik ona sorgiñik estau, se ak garbitxu itxus danak, klaro!” - (Eta hark sorginak, honek esaten zion sorginak eta lehenago egoten zirela eta Martinek esan zion, Isabel, zer? Eibarko arma fabrika egin denik hona sorginik ez dago, ze hark garbitu ditu denak, jakina!) 
“Sorgiñek tximiñekas eta agerten dxakesela, argidxekas ta, agertute sirela” - (Sorginak tximiniakaz eta agertzen zitzaizkiola, argiakaz eta, agertzen zirela) 
 
"Utxupie, Utxupie dau or, mendialdeko etze sar bat an a, dau orko ingerukoa neu pe entzun dot seuser sorgiñen asuntoa argidxek ikusten siela geues, ta baye, bai esate san parajie sorgiñen paraji tiela baye" - (Utxupie, Utxupie dago, hor, mendialdeko etxe zahar bat han dago horko ingurukoa neuk ere entzun dut zerozer sorginen gora behera argiak ikusten zirela gauez, eta baina, bai esaten zen parajea sorginen parajeak direla baina) 
"Ta gero bidie ote san or, Utxupitxiek, ba San Peladxora Atxulotik, or bidie oinbidie, eta orretan ba batabatek geues ikusi txusela argidxek, ero saratak asme txusela, ta ortatik sorgiñek ero purgatoridxoko arime tiela estaitx ser" - (Eta gero bidea egoten zen hor, Utxupitxiek, ba San Pelaiora Atxulotik, hor bidea oinbidea, eta horietan ba baten batek gauez ikusi dituela argiak, edo zaratak asamatu dituela, eta horietatik sorginak edo purgatorioko arimak direla ez dakit zer) 
"Au etzie be esate seurien a, len lenau lenau sorgiñena ixen sala" - (Hau etxea ere esaten zuten, lehen lehenago lehenago sorginena izan zela) 
 
 
Aurrekoa
Siniskerak
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa
 
 

8.3. HERIOTZA

“Etze bakotxa dxoate sana, etzera dxoate sien, jentiek len bille abadiegas ta jentie, batzuk goixau beste batzuk serau bere ordureko danak allegeta sien, ta gero etzetik, etorri, ba, abadie ta monagilloak, monagilloak euren argidxekas, euren serakas, eta gero segidu abadieri, entierrues, eleixara” - (Etxe bakoitza joaten zena, etxera joaten ziren, jenteak lehen bila abadeagaz eta jentea, batzuk goizago beste batzuk zerago ere ordurako denak ailegatzen ziren, eta gero etxetik, etorri, ba, abadea eta monagiloak, monagiloak euren argiakaz, euren zerakaz, eta gero segitu abadeari, entierroagaz, elizara) 
 
“Emen lagune iltxe sanien, entierrue egote sanien, ba asto bete ogi ekarte seuen a, panaderuek, da emoten seuen opil bakotxa, lagun bakotxari, erresaridxoa erreseu an elespien, ta gero etzera, etzera gero” - (Hemen laguna hiltzen zenean, entierroa egoten zenean, ba asto bete ogi ekartzen zuen, oikinak, eta emoten zuen opil bakoitza, lagun bakoitzari, errosarioa errezatu han elizpean, eta gero etxera, etxera gero) 
   
“Funerala intxe, dxoate san bakotxa mesie ataraten eta berak gure deuena ta an egote san bat apuntetako” - (Hileta eginda, joaten zen bakoitza meza ateratzen eta berak gura duena eta han egoten zen bat apuntatzeko) 
   
“Lelengo lelengo, kanpaye dxo elixan, iru biderres dxote san kanpaye, lelengo lelengo dxote san, gixonana iru, es es, gixonana, bai gixonana iru te andriena bi, ta gero segidu dxoten arik eta amasaspi kanpa dxo artien, eta gero jentie dxoate san, orasiño itxen etzera” - (Lehenengo lehenengo, kanpaia jo elizan, hiru biderrez jotzen zen kanpaia, lehenengo lehenengo jotzen zen, gizonarena hiru, ez ez, gizonarena, bai gizonarena hiru eta andrearena bi, eta gero segitu jotzen harik eta hamazazpi kanpa dxo artean, eta gero jentea joaten zen, orasino egiten etxera) 
“Lelengo lelengo, kanpaye dxo elixan, iru biderres dxote san kanpaye, lelengo lelengo dxote san, gixonana iru, es es, gixonana, bai gixonana iru te andriena bi, ta gero segidu dxoten arik eta amasaspi kanpa dxo artien, eta gero jentie dxoate san, orasiño itxen etzera” - (Lehenengo lehenengo, kanpaia jo elizan, hiru biderrez jotzen zen kanpaia, lehenengo lehenengo jotzen zen, gizonarena hiru, ez ez, gizonarena, bai gizonarena hiru eta andrearena bi, eta gero segitu jotzen harik eta hamazazpi kanpa dxo artean, eta gero jentea joaten zen, orasino egiten etxera) 
   
“Abadie ta monagilloak eurretik, monagilloak sera, eta gero sartu elixara, len esan sartzen elixara, portikuen itxe dxakon erresue, eta, gero bakotxa, elixara entzuten a, funerala, ta gorpue kanposantura” - (Abadea eta monagiloak aurretik, monagiloak zera, eta gero sartu elizara, lehen ez zen sartzen, portikoan egiten zitzaion errezatu, eta, gero bakoitza, elizara entzuten, funerala, eta gorpua kanposantura) 
 
“Geu pasetan garen lekuko bidie legala, legala ori de, gorpue pastan dan lekutik ba, bidie, oten da, danatatik” - (Geu pasatzen garen lekuko bidea legala, legala hori da, gorpua pasatzen den lekutik ba, bidea, egoten da, denetatik) 
“Andik lagunek artien ibiltxe ixen die, ta gero be bai, gero gorpue ibiltxe ixen da, da lagune pe bai, olan da ori” - (Handik lagunak artean ibiltzen izan dira, eta gero ere bai, gero gorpua ibiltzen izan da, eta lagunak ere bai, holan da hori) 
kajie: zerraldoa 
 
 
Aurrekoa
Siniskerak
Gizakia
Aurkibidea
Hurrengoa