Aurrekoa
Zerua Astroak
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
ZERUA ASTROAK
 
“eta ori bostorrotza esaten tzegune sera, bost ixer bakixu selan dausen an, orreri selan esaten dako? bostorrotza esaten tzegu dekoselako partikie ta gero emen bost ixer daus ta ori be bai umieri erakusten, seruen ikusten da, ondo klaru klaru ikusten da, suk ikusten dosu bost ixer olan ta gero partikie, partikie onetara, an dau bostorrotza ba!." - (eta hori bostorrotza esaten geniona zera, bost izar badakizu zelan dagozen han, horri zelan esaten zaio? bostorrotza esaten diogu dauzkalako partika eta gero hemen bost izar dagoz eta hori ere bai umeari erakusten, zeruan ikusten da, ondo argi argi ikusten da, zuk ikusten duzu bost izar holan eta gero partika, partika honetara, han dago bostorrotza ba!) 
   
"eguski suridxe esaten dako ba eguskidxe ageri dauenien, argi, bero ta argi dauenien" - (eguzki zuria esaten zaio ba eguzkia ageri dagoenean, argi, bero eta argi dagoenean)
 
  • eguski txangoa: eguzki txangoa, eguzki txangota, sano berotzen duen eguzkialdia 
  • eguskidxe: eguzkia 
 
“bai banan banan eta eguskidxe etorri beño lelau, se berdetu itxen dire urten orduko eguskidxek, puntek itxen dxakies berdetu" - (bai banan banan eta eguzkia etorri baino lehenago, ze berdetu egiten dire irten orduko eguzkiak, puntan egiten zaizkie berdetu) [esparraguei gertatzen zaie] 
 
"itxosoan, sartukeran, a itxosoa itxen badeu gorri gorri gorri urrengo egunien denpora ona seguru dau" - (itsasoan, sartukeran, itsaso hura egiten badu gorri gorri gorri hurrengo egunean eguraldi ona seguru dago) 
"martiko eguskidxe esta ixeten ona gero e, bera bere, kastigu itxen deu, kostipedu edo koisten deure, gripe edo, ta kontus euki bear da, esaten deure e!" - (martiko eguzkia ez da izaten ona gero, bera ere, kastigu egiten du, kostipadu edo hartzen dute, gripe edo, eta kontuz eduki behar da, esaten dute e!) 
   
“landara pe bai, bai landara pe bai, orrek gora itxen deurenak, landara gustidxek gora itxen deure kinpulek eta orrek, asi eta garatu itxen dire, espabere, orrek eta danak, ilberie da onena, al bada" - (landarak ere bai, bai landarak ere bai, horiek gora egiten dutenak, landara guztiek gora egiten dute kipulak eta horiek, hazi eta garatu egiten dira, ezpabere, horiek eta denak, ilbehera da onena, ahal bada) 
   
“aldienuen batek ein seuenes, seuser ostu, basoan otie edo, ta airi gero kastigu emon tziela, ta an iretargidxen ukusten da a burdidxegas otas beterik" - (baserritarren batek egin zerozer, zerozer ostu, basoan otea edo, eta hari gero zigorra eman ziola, eta han iretargian ikusten da hura burdiagaz otez beterik) 
“baye iretargidxe posuen, edo posue dauenien, iretargi betie dauenien, ba ikusten da klaru dauenien, oiñ esta ikusten ortarikorik emen" - (baina iretargia putzuan, edo putzua dagoenean, iretargi betea dagoenean, ba ikusten da argi dagoenean, orain ez da ikusten horietarikorik hemen) 
   
“ara! lelau, leleuko sarrak esate ixen deure, eraiñ, asidxe erain soloan bere artoa seiñ a, sera, dana, asi klase gustidxe ure beran, ta batu bere ure beran, ta diferentzi andidxe dau e! andidxe, oiñ estotzegu kasurik itxen baye len, uren bera" - (hara! lehenago, lehenagoko zaharrek esaten izan dute, erain, hazia erain soroan ere artoa zein, zera, dena, hazi mota guztia ura beheran, eta batu ere ura beheran, eta liferentzi handia dago e! handia, orain ez diogu kasurik egiten baina lehen, uren behera) 
   
 
Aurrekoa
Zerua Astroak
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa