Aurrekoa
Herria
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
HERRIA
   
“eta gabien itxe san gero, ba tabernan ayuntementuek pageta seuen ardaua edo, preparetie ayek geusek preparetie" - (eta gauean egiten zen gero, ba tabernan udalak ordaintzen zuen ardaua edo, prestatzea gauza haiek prestatzea) 
“Bakidxo bai ixen san, San Migelerartien ixen san Bakidxo, gero Mungidxekoak, munarridxek sartzien etorri siren, Mungidxeko ayuntamentue ta Bakidxoko ayuntamentue" - (Bakio bai izan zen, San Migelerartean izan zen Bakio, gero Mungiakoak, munarriak sartzen etorri ziren, Mungiako udala eta Bakioko udala) 
   
“baserridxetatik ibiltxe sana seratakoa, pageu bear ixeten dxaken urtien aunenbestekoa beterinaridxoari eta danari kobreu gure aitxek eta eroate utzen beterinaridxoari Mungidxera" - (baserrietatik ibiltzen zena zeretakoa, ordaindu behar izaten zitzaion urtean haonenbestekoa albaiteroari eta denari kobratu gure aitak eta eroaten zion albaiteroari Mungiara)
 
  • bolatokidxe: bolatokia 
  • dendie: denda 
  • dorrie: dorrea 
  • dxadxotetzie: jaiotetxea 
  • dxeuridxe: jauregi 
  • elespie, elispie: elizpea 
  • elixie: eliza 
 
"estost niri lebarik, baye ayena esta San Juan, San Juan da elixas San Peladxo” - (ez dit niri lebarik, baina haiena ez da San Juan, San Juan da elizaz San Pelaio) 
   
“ermitxen an serien, San Juanen atxan ganien dauena, punten, familidxerik estekonak eta dekonak, eroan erropatxue ta an imiñi” - (ermitan han zerean, San Juanen haitzaren gainean dagoena, puntan, familiarik ez daukanak eta daukanak, eroan erropatxoa eta han ipini) 
 
  • erradoridxe: errementaritza 
  • erremeri lekue: erromeria lekua, dantza lekua 
  • erridxe: herria 
  • errotie: errota 
  • eskolie: eskola 
  • euntzerridxe: San Pelaio auzoaren desizena 
  • eusoa: auzoa 
  • frontoye: frontoia 
  • kalie: kalea 
  • kallie: kalea 
  • kanpaye: kanpaia 
  • kanpie: kanpaia 
  • kanposantue: kanposantu 
  • kantarillie: kantarila 
  • kantoye: kantoia 
  • karniseidxe, karniseridxe: harategia 
  • komentue: komentua 
  • kontzejoa: kontzejoa 
  • kontzejopie: kontzejopea 
  • lekue: lekua 
  • mataderoa: hiltegia 
 
“Deustu barik, gero an gabarran pasetan sana Lutxanara, Lutxanara eroan bedxe, eta gero andik andiko partera, Barakaldora, Barakaldon, oiñ esta Barakaldon iltxen oin Sorrotzen iltxen da, Barakaldora, bedxe iltxeko mataderora gabarran atzien paseute, eta emetik eta Lutxanara oñes” - (Deustu barik, gero han gabarran pasatzen zena Lutxanara, Lutxanara eroan behia, eta gero handik handiko aldera, Barakaldora, Barakaldon, orain ez da Barakaldon hiltzen orain Zorrotzan hiltzen da, Barakaldora, behia hiltzeko hiltegira gabarraren atzean pasatuta, eta hemendik eta Lutxanara oinez) 
   
"Bermion be egote ixen da oiñ estaitx badau, bai egote ixen da perrerie, aguasillek an bata bat detenidu ero itxen derenien ara eroan ta an eukitxe seren, ta igual urreo goxien kanpora bota" - (Bermeon ere egoten izan da orain ez dakit dagoen, baina egoten izan da kartzela, aguazilek han baten bat atxilotu edo egiten dutenean hara eroan eta han edukitzen zuten, eta igual hurrengo goizean kanpora bota) 
 
 
Aurrekoa
Herria
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa