Aurrekoa
Natura
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
NATURA
 
BASOA
LURRA
BIDEAK
ITSASOA
-
KOKAGUNEAK
 

13.1. BASOA

 
"arridxe, aor, Arbayon ta Ermun, Ermu aldeti asko ekar du guk Ermu aldeti, ta len asko itxe san etziek a, asko in yu guk emen a, gerra eurreti be bai e! gerra eurreti be bai, ordun itxe san asko" - (harria, haor, Arbaion eta Ermun, Ermu aldetik asko ekarri dugu guk Ermu aldetik, eta lehen asko egiten zen etxeak, asko egin dugu guk hemen, gerra aurretik ere bai e! gerra aurretik ere bai, orduan egiten zen asko) 
"labreu te Mungidxera bere bota dus guk kamiokedak emeko arridxek, Mungidxera etziek itxeko" - (landu eta Mungiara ere bota ditugu guk kamioikadak hemengo harriak, Mungiara etxeak egiteko) 
"a arridxe ixete san a, area arridxe, se arri gogorrak esteu balidxo apurtu itxen da, bigunek ixen bear deu arridxe aspidxen imintxeko ta, arridxe, bigune, labatan bere e, orretan ixete siren, oseake iru arri, amen bat, aulantxe bi, ta ganien tapa bat ixete san iru arri, baye arridxek bigunek ixen bear deure ta, are arridxek e, se esteu balidxo gogorrak, onek bestiek" - (harri hura izaten zen, harea-harria, ze harri gogorrak ez du balio apurtu egiten da, bigunak izan behar du harria azpian ipintzeko eta, harria, biguna, labetan ere, horietan izaten ziren, hau da hiru harri, hemen bat, holantxe bi, eta gainean tapa bat izaten zen hiru harri, baina harriek bigunak izan behar dute eta, hare-harriak, ze ez du balio gogorrak, hauek besteek) 
"or segun setako, arridxe elegante, onena Arbayon ixen da beti, Arbayon, Ermualdekoa ta ixen da gogorragoa diferentzidxe dau e! punterorako eta danerako" - (hor segun zertarako, harria dotorea, onena Arbaion izan da beti, Arbaion, Ermualdekoa eta izan da gogorragoa desberdintasuna dago e! punterorako eta denerako) 
 
  • artedidxe: artedia 
  • atxa: haitza 
  • barrankoa: troka 
  • basoa: basoa, mendia 
  • baso etzie: baso etxea 
  • begadie: begada 
  • begie: ibarra 
  • beresidxe: berezia 
  • botxoa: botxoa 
  • depuradorie: depuradora 
  • emoidxe: emoia 
  • errekarridxe: erreka harria 
  • erreka artie: erreka artea 
  • erreka eskiñie: erreka bazterra 
  • erreka sidxorra: erreka zidorra 
  • errekie: erreka 
  • eskutue: ezkutua 
  • eurberie: aurbehera 
 
“len eroate san burdidxen atxur bet ondatxurre esaten tzeguen ta ixete san kasu beterako eurberan, olan eurbera, ba burdidxe nibel imintxeko silloa in bearko san goiko aldardiñ eta an sartze san burpille, leun leun lotu ditxen, ta a eroate san, ta karo!, karga idxen burdidxe, ta gero a botate san ganera silloa intxe gero burdidxen otan ganien, gallurras estututeko a aspidxen imintxe san, ta gero burdidxe estututeko bat ote san bien, polias burdidxe estutute san ta bat ote san bien ta bestie godxen sokias" - (lehen eroaten zen burdian atxur bat ondatxurra esaten genion eta izaten zen kasu baterako aurbeheran, holan aurbehera, ba burdia maila ipintzeko zuloa egin beharko zen goiko alderdian eta han sartzen zen burpila, leun leun lotu dadin, eta hura eroaten zen, eta jakina!, karga igan burdia, eta gero hura botatzen zen gainera zuloa egin eta gero burdian otearen gainean, gailurragaz estutzeko hura azpian ipintzen zen, eta gero burdia estutzeko bat egoten zen behean, poleagaz burdia estutzen zen eta bat egoten zen behean eta bestea goian sokagaz)
   
“lenau karabidxe ote san emen, karabire eusoakas ta eroan, ta totoan dxoate siren danak lagunduten eroaten, se orduen esan oten olau kamiñorik estratzie baño, arridxe ta ba bide istuek" - (lehenago karabia egoten zen hemen, karabira auzokoakaz eta eroan, eta totoan joaten ziren denak laguntzen eroaten, ze orduan ez zen egoten holako kaminorik estratza baino, harria eta ba bide estuak) 
 
  • karatxa: kare harria
  • kare arridxe: kare harria
  • landie: landa
 
 
“emen esan dxen ori, nire eusokoak eta orrek esan dxien iños, dxoan Bermiora astoagas eta, kate saratak eta ikeratute olan alboatatik dxoan eta, alkar ikutu alan ta, ba gedxau berba barik dxoan ta ikeratute, guri esan gure esik, niri txe alabieri esan gure esik, baye, seuser pase dxakien olan, saratak eta, luseroan argidxe edo, ta enei! ikeratute berba barik e, Bermion, Mañoko landara allege artien, asi emen Saitxun te Mañoko landara" - (hemen esan zuen hori, nire auzokoak eta horiek esan zuten inoiz, joan Bermeora astoagaz eta, kate zaratak eta ikaratuta holan alboetatik joan eta, elkar ikutu halan eta, ba gehiago berba barik joan eta ikaratuta, guri esan gura ezik, niri eta alabari esan gura ezik, baina zerozer pasatu zitzaien holan, zaratak eta, luzeroan argia edo, eta enei! Ikaratuta berba barik, Bermeon, Mañuko landara ailegatu artean, hasi hemen Saitxun eta Mañuko landara) 
 
"Armintza lenau oñes dxoaten giñen ameti, Armintzara ta orti Gurbixateti, kostari kosta, aorti Ure daridxon leku, txorroti txe orti dxoaten giñen, Armintzara oñes, au kamiñoa gero eintxe dau, onek kamiñoak, oraintzukoak, ta Plentzire bere ortixe, ortixe dau a, kamiñoa, Dxatako landati, Dxatako landie esate dxakoneti andi bideti Lemoisti" - (Armintza lehenago oinez joaten ginen hemendik, Armintzara eta hortik Gurbixatetik, kostarik kosta, haortik, Ure darion leku, txorrotik eta hortik joaten ginen, Armintzara oinez, kamino hau gero eginda dago, hauek kaminoak, oraintsukoak, eta Plentzira ere hortixe, hortixe dago, kaminoa, Jatako landatik, Jatako landa esaten zaionetik handik bidetik Lemoiztik) 
   
“Burgoko, alboan, dau, San Juan Batisten oñetza bat, eta eskilleran barrenien dau bestie, eta akabukoa elixan eta, Burgora, andik a seretik, itxurridxen ondoan dau beste bat, Bermiotik ara bat, Burgora bi, eskillera barrenera iru, iru tranguten idxen seuen San Juanek, eta idi gorridxegas eta suridxegas materidxala San Juan itxeko ekarri." - (Burgoko, alboan, dago, San Juan Bautistaren oinetza bat, eta eskilararen barrenean dago bestea, eta amaierakoa elizan eta, Burgora, handik hura zeretik, iturriaren ondoan dago beste bat, Bermeotik hara bat, Burgora bi, eskilara barrenera hiru, hiru trangutan igan zuen San Juanek, eta idi gorriagaz eta zuriagaz materiala San Juan egiteko ekarri)
   
Aurrekoa
Natura
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
 

13.2. LURRA

 
"lurre arbela, amen amen neu pere badekot or etzatzien or frontoyen atzien apur bet orretarikoa, arbela, kantarie daueles berton or godxen, serro bat or a, arbelana gora, kantariena, arbela, orrek e, lurrek esteu, esteko, esteu asko balidxo orrek (onena baltza da?) bueno, lur baltza, onena, lur gorridxek onek a, Ardantzako, onek lurre pe ona tire danak emen a, lur ona taus, Bakidxon danak, ba orrek gorridxe tire, orrek Ardantza aldekoak eta gorridxek emekoa tire baltzaoak" - (lurra harbela, hamen hamen neuk ere badaukat hor etxeatzean hor frontoiaren atzean apur bat horretarikoa, harbela, kantara dagoen legez berton goian, sail bat hor, harbelarena gora, kantararena, harbela, horrek, lurrak ez du, ez dauka, ez du asko balio horrek (onena beltza da?) beno, lur beltza, onena lur gorriak hauek, Ardantzako, hauek lurrak ere onak dira denak hemen, lur onak dagoz, Bakion denak, ba horiek gorriak dira, horiek Ardantza aldekoak eta gorriak hemengoak dira beltzagoak) 
   
“Bakidxo bai ixen san, San Migelerartien ixen san Bakidxo, gero Mungidxekoak, munarridxek sartzien etorri siren, Mungidxeko ayuntamentue ta Bakidxoko ayuntamentue, ta Mungidxeko ayuntementukoak etor siren kantara erdi ardaua ta amakatakoagas, lelau, eta Sumitxan lotu bierrien onaño etorri, ta Bakidxokoak emen topeurien, emen pareu, edan ardaua eta amakatakoa iñ, ta oin bertan munarridxek satukous!" - (Bakio bai izan zen, San Migelerartean izan zen Bakio, gero Mungiakoak, munarriak sartzen etorri ziren, Mungiako udala eta Bakioko udala, eta Mungiako udalekoak etorri ziren kantara erdi ardaua eta hamaiketakoagaz, lehenago, eta Sumintxan lotu beharrean honaino etorri, eta Bakiokoek hemen topatu zuten, hemen paratu, eda ardaua eta hamaiketakoa egin, eta orain bertan munarriak sartuko ditugu!) 
   
Aurrekoa
Natura
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
 

13.3. BIDEAK
  • atajue: laster bidea
  • basabidie: basabidea
  • bidegintzie, bideintzie: bidegintza
  • bidekursioa: bidegurutzea
  • bidesiorra, bidesidxorra: bidezidorra
  • bidie: bidea
  • burdibidie: burdibidea
  • burpidie: burpidea
  • burrie: bihurgunea
  • erramadie: erromarea
  • errebueltie: bihurgunea
  • erromarie: erromarea
  • estratzie: estratza
  • itxurribidie: iturribidea
  • kaltzadie: galtzada
  • kamiñoa: kaminoa, errepidea
  • kamiño eskiñie: kamino bazterra
  • kurtzie: bidekurtzioa
  • oinbidie: oinbidea
  • oñesbidie: oinezbidea
  • pistie: basabidea
  • silloa: zuloa
  • suloa: zuloa
  • taketa: taketa
 

Aurrekoa
Natura
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
 

13.4. ITSASOA
  • amue: amua
  • aparejue: aparexua
  • arie: harea
  • aritzie: ondartza, haritza
  • astilleridxe: ontzidia
  • arrastrie: arrastrea
  • arrañe, arriñe: arraina
  • bapora: bapora
  • barkue: ontzia
  • batela: batela
  • botie: txalupa
  • enbarkasiñoa: ontzia
  • eretxidxe: eretzia, olatu handia, garaitekoak baino handiagoa dena
  • erremue: arrauna
  • erremolinue: zurrunbiloa
  • gabarrie: gabarra
  • islie: isla, irla
  • itxos bitze: itsas-bitsa
  • itxos ganie: itsas-gaina
  • itxosoa: itsasoa
  • karnadie: beita
  • marie: itsas-marea
  • motora: motora
  • olatue: olatua
  • ondarra: harea
  • portue: portua
  • salitrie: kresala
  • sarie: sarea
  • txalupie: txalupa
  • ur asala: ur azala
 

Aurrekoa
Natura
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa
 

13.5. KOKAGUNEAK
alboa: alboa
alderdidxe: alderdia
aspidxe: azpia
atzie: atzea
barrue: barrua
bie: behea
bitxartie: bitarte
eurrie: aurre
godxe: goia
ingeru: inguru
ingirue: ingurua
kanpoa: kanpoa
ondoa: ondoa
parien: parean
partie: aldea
 

 
Aurrekoa
Natura
Ingurunea
Aurkibidea
Hurrengoa